Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/11

Higiezinak eskuratzeko eredu berriak

Mietshäuser Syndikat (alokairuko etxebizitzen sindikatua), higiezinak eskuratzeko aukerako eredu berri bat, jabetza pribatu gabe eta autokudeaketarekin

Nola funtzionatzen du? Etxebizitzak autokudeatzeko proiektu baten erabiltzaileek, Syndikat-ekin batera, lurraren eta eraikinen jabea izango den sozietate mugatu bat sortzen dute. Erabiltzaileek alokairua ordaintzen diote sozietateari eta etxebizitzaren interesak eta etxebizitzen finantzaketa eta administrazioa beren kontura da. Ez da berpribatizazioa onartzen.

Eta, finantzaketa? Kreditu zuzenen bitartez egiten da finantzaketa, hau da, pertsona pribatuek (lagunek, senide-taldeek, eta abar) sozietateari maileguak egiten dizkiote, interes-tasa oso onekin: % 0-3 artekoak. Epe luzera, amortizaziotik lortutako superabita proiektu berrietan inbertitzen da.

Zenbat esperientzia ezagutzen dira? Oraingoz 50 daude Alemania osoan banatuta. Ofizialki 1992tik egiten da (Friburgon sortu zen), kontzeptuak ondo funtzionatzen du eta Syndikat gero eta handiagoa da.

Berriaren iturritik eskura daiteke funtzionamenduaren azalpenak ematen dituen agiria, gaztelaniaz.

Etxebizitza eskuratzeko beste modu batzuei buruzko hainbat berri argitaratu dira Eraikalen:

Iturria: Arquitecturas Colectivas Kanpoko esteka, 2011/03/03