Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/03/04

NOx-Activ ez ibiltzeko estalkietarako iragazgaizte-xaflak

Icopal fabrikatzaile daniarrak egiten ditu: atmosferako poluzioa murrizteko balio dute, Noxite izeneko materialaren fotokatalisi bidez aireko nitrogeno-oxidoak suntsitzen baitituzte

"NOx-Activ" xaflak Noxite-rekin babestuta daude. Fotokatalisi bidez deskutsatzen duen TiO2 agentea (titanio dioxidoa, anatasa moduan) oinarrian duen materiala da Noxite-a. Eguzki-irradiazioaren bitartez aktibatzen den deskutsatzeko sistema batean datza eta laborategian frogatu dute bere balioa (CNRS, Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionala, Frantzia). Noxite-ak eguzki-argiaren UVE izpien eraginpean dagoen "NOx-Activ" xafla estaltzen du eta oxido poluitzaileak (NOx) euri-uren bidez husten diren azpiproduktuetan deskonposatzen ditu. Horrela, 'NOx-Activ' xafla duen 1.000 m2-ko estalki batean, urtean 4 kg NOx suntsitzen ditu, eraikinaren latitudearen eta altueraren arabera. Katalizatzaile bat denez, Noxite-a ez da higatzen eta iragazgaitearen bizitza erabilgarri osoan betetzen du funtzio deskutsatzailea.

NOx-Activ Kanpoko esteka-ek web-orria du.

Eraikal-en NOx suntsitzen duten hainbat produkturi buruzko berriak argitaratu dira:

Iturria: Alimarket Kanpoko esteka, 2011/03/04