Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/03/14

Plastikozko hagak garatu dituzte eraikuntzan hormigoia indartzeko

Valentziako Plastikoaren Institutu Teknologikoak (AIMPLAS) plastikozko hagak garatu ditu, eraikuntzan hormigoizko egiturak indartzeko. Altzairuzkoak ez bezala, plastikozko hagak babestuta daude hezetasunak eta oxigenoak eragindako korrosioaren aurrean

Valentziako Generalitateak prentsa-ohar batean Kanpoko esteka azaldu duenez, haga hauek egokiak dira portu-zonetan itsasoko gazitasunari aurre egin behar dion hormigoiarekin erabiltzeko eta akuario zein itsas granjen gisako eraikin edo egitura itxietan erabiltzeko, edo bestelako ingurune batzuetan erabiltzeko, hala nola industria kimikoak edo instalazio petrokimikoak daudenetan.

Plastikozko haga hauen ezaugarri fisikoak eta mekanikoak altzairuak dituenen antzekoak dira; gainera, arinagoak dira, hortaz, lan-istripuak egoteko arriskua gutxitzen da eta ekologikoagoak dira garraiatzeko orduan, karbono dioxido gutxiago isurtzen dutelako.

Eraikal-en honako berri hau argitaratu zen 2011ko martxoan: Glass reinforced concrete, GRC Kanpoko esteka; hormigoi armatuan altzairua erabili ordez beira erabiltzeari buruz hitz egiten da.

Iturria: ABC Kanpoko esteka, 2011/03/12