Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/03/18

ACRk Acorde proiektua aurkeztu du: etxebizitza malguaren eta denboran egokitu daitekeenaren kontzeptu berri bat

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroak (CDTI) eta Nafarroako Gobernuak onartutako proiektua. ACORDEren berrikuntza proiektuaren patentearen inskripzioaren bitartez babestu da

Grupo ACR Kanpoko esteka Nafarroako enpresa bat da eta EAEn ordezkaritza bat du.

ACORDEk aurkezten duen malgutasunaren kontzeptuak arreta berezia eskaintzen die komunikazio-zona komunei, instalazioen eremuen aurreikuspen eta mailakatzeari eta egitura garbi bat edukitzeari, izan ere, modu horretan etxebizitza zein eraikina prest uzten da etorkizunean izan daitezkeen aldaketetara aldatzeko eta egokitzeko. Familia bat dinamikoa dela eta bere beharrak denboran aldatzen direla ikusita, proiektuak aurrez aurre jartzen ditu zurruntasuna eta egokitzeko gaitasuna eta, horretarako, etxebizitzaren diseinuaren beraren elementu nagusiaren malgutasuna hartzen du oinarrian: hain zuzen ere, beharren arabera tamaina desberdina duten modulu moldagarriak aurkezten ditu. Adibidez, bikote zuhur batek bi logelako bi modulu erosten ditu. Seme-alabarik ez duten bitartean, beharrezkoa ez zaien modulua aloka dezakete eta alokairua ordaintzeko dirua lortu. Lehen semea/alaba iristean, modulua berreskuratzen dute semea/alaba bertan kokatzeko; semea/alaba haztean, modulu hori sal dezake bikoteak edo semeari/alabari alokatu, bizitza independentea egin dezan, eta, ondoren, denborarekin, semea/alaba independizatu eta gero, modulua sal dezake, behin erretiroa hartzean laguntza bat lortzeko. Ez da zailtasunik aurreikusten aldaketak egiteko, modulu bakoitzak bere jabetza-erregistroa independentzia juridikoa eta egiturazkoa dituelako.

Open Building Kanpoko esteka kontzeptua da, eta hainbat berri argitaratu ditugu Eraikalen berari buruz. Horrezaz gainera, Bilbon kontzeptu horri buruz antolatutako Biltzar Kanpoko esteka bati laguntza eman zitzaion.

Iturriak: Inmodiario Kanpoko esteka, 2011/07/13 eta Diario de Navarra Kanpoko esteka, 2011/03/18