Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/03/23

Etxebizitza-jabeen erantzuna Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Zuzentarauaren garapenaren inguruan, hamar herrialde desberdinetan

Ideal EPBD (Energy Performance of Building Directive, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Zuzentaraua) proiektuaren barruan egindako lana

Ideal EPBD Europako Proiektuak Kanpoko esteka bi txosten argitaratu ditu, hamar herrialdetan egindako EEEZren ezarpenaren aurrean jasotako erantzunak laburbiltzeko. Lehen txostenean Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Letonia eta Portugalgo jabeekin egindako ehun elkarrizketa sakon baino gehiagotan lortutako emaitzak laburbiltzen dira. Beste txostenean, berriz, Danimarka, Finlandia, Alemania, Holanda eta Erresuma Batuko jabeei egindako inkestaren emaitzak barne hartu dira. Inkestan 3.207 jabek emandako erantzunak jaso dira. Bi azterlanetan garbi ikus daiteke oso zaila dela energia-eraginkortasunaren ziurtapena (EEZ) edukita horren esanahiaz ohartzen diren pertsona jabeak aurkitzea. Horrela, inkestako emaitzek erakusten dutenez, EEZ eduki eta horren garrantziaz eta EEZko gomendioen garrantziaz ohartzen diren pertsona jabeek joera handiagoa dute beren jabetzetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko berrikuntzak egiteko. Hala ere, EEZk, berez, ez du eraginik etxebizitza bat erosteko orduan edo hobekuntzak egiteko orduan.

Ideal IPBD proiektuak politikak garatzeko gomendioak garatuko ditu etorkizunean.

Txostenak, ingelesez, Ideal EPBD Europako proiektuaren orriko downloads Kanpoko esteka atalean eskura daitezke.

Iturria: Build up blog Kanpoko esteka, 2011/03/21