Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/03/23

Eraikinen eraikuntza industrializatzeko Compact Habit-en ekoizpen-fabrika inauguratu da

eMii (Eraikuntza Modular Integral Industrializatua) izena du Compact Habit-ek patentatu duen eraikuntza-metodoa

Fabrikan bertan hormigoizko modulu bizigarriak fabrikatzeko sistema bat da: osorik amaituak eta ekipatuak eta multzokatzeko eta konektatzeko prest irteten dira fabrikatik. Behin zimenduak jarri eta gero, edozein motatako eraikinak eraiki daitezke (etxebizitza familianitzak, bizilekuak, bulegoak, ospitaleak, eskolak, eta abar).

Compact Habit-ek Kanpoko esteka eraikitzen dituen eraikinen balio azpimarragarrienen artean, ingurumen-izaera aipatu behar da, izan ere, orain arte eraiki diren eraikin guztiek dute A energia-ziurtapena, hau da, gutxienez % 25eko energia-aurrezkia ziurtatuta dute. Gainera, Compact Habit Green Building Europako programaren barruan dago eta hemendik gutxira jasoko du Minergie energia-ziurtapen suitzarra. Ziurtapen hori CO2 isurketei eta energia-kontsumoari dagokienez ematen den ziurtapen zorrotzena da eta Espainian eraikin batek lortzen duen lehenengoa izango da.

Eraikal-en askotan agertu dira Compact Habit-i buruzko berriak. Azkena: “Compact Habit-ek Gironan eraikitako unibertsitate-etxebizitzak Europako GreenBuilding programaren barruan sartu dituzte” Kanpoko esteka. Enpresari buruzko berriak eta Green Building programari buruzko berriak laburbiltzen dira bertan.

Eraikal-en argitaratu zen LEED for Homes versus National Green Building Standard Kanpoko esteka berrian, eta berri horrekin lotutako guztietan, energia-ziurtapen ugari aipatzen dira: Leed, Breeam, Energy Star, Kalitate Profila, LiderA eta Cener CME+. Eraikal-en Minergie energia-ziurtapen suitzarra Kanpoko esteka aipatzen duen lehen berria da.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/03/23