Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/01

Lorategi bertikalen bitartez eraikinen girotze bioklimatikoa egiteko sistema baten patentea

Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Agronomikoaren Goi Eskola Teknikoko irakasle-talde batek sistema berri bat garatu eta patentatu du, lorategi bertikalen eta sabai berdeen bitartez eraikinen girotze bioklimatikoa egiteko

Terapia Urbana Kanpoko esteka oinarri teknologikoko enpresa sortu dute. Hain zuzen ere, ingurumenaren eta eraginkortasun energetikoaren sektorearen barruan kokatzen da aipatutako enpresa eta “naturazioaren” aldeko apustua egin du, arkitektura iraunkorraren tresna gisa. Kontzeptu horren bitartez, hirietan natura integratu nahi da, sabai edo fatxadetan espazio begetalak jarriz.

Ikerketa honek lorezaintza bertikalari egiten dion ekarpen nagusia sistema aktiboak dira. Hain zuzen ere, lorategietatik aire-korronte bat pasarazten da eta korronte horrek girotze-mekanismo baten antzera jokatzen du, eraikinetako tenperatura murriztuz. Horrela, patentearen egileetako batek, Antonio Francok, azaldu duenez, lorategi-egiturak "beroaren eta masen trukagailu baten antzera jokatzen du, tenperatura gutxituz eta hezetasuna areagotuz; gainera, osagarri begetalari esker, egitura zeharkatzen duen korrontearen bioiragazki araztaile baten lana betetzen du".

Zentzu horretan, lorategi bertikala baliatuz aire beroa eraikinaren barrutik edo kanpotik pasaraztean datza sistema honen funtzionamendua. Sistema aktibo honi esker, gainera, landaredia garatzen den substratutik uraren zirkulazioa ahalbidetzen da eta aireak lurruntzean botatzen duen beroa xurgatzen du urak. Prozesu horri lurruntze-hoztea deitzen zaio.

Modu horretan, eraikinaren barruko hezetasuna, tenperatura eta giroko kalitatea baldintza bikainetan eta orekatuta mantentzen dira. Hortaz, sistema errentagarria da tenperatura altuak dituzten lekuetan. Eraikal-en hainbat berri argitaratu dira landaredia bertikalari buruz:

Iturria: Noticias Terra Kanpoko esteka,  2011/03/31