Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/08

Agiria: Eraginkortasun energetikoaren finantzaketa

Honakoa agiriak ingelesez duen izenburua: Financing Energy Efficiency (EE). BPIE (Buildings Performance Institute Europe) erakundeak landu du

Baina, zeintzuk dira finantza-tresna eta neurri egokiak, eraikinen birgaitzearen bitartez eraginkortasun energetikoaren esparruan inbertsioak lortzeko?

Mundu osoko hainbat eskualde eta herrialdetan gaur egun eraikita dauden eraikinen errendimendua hobetzen laguntzeko programak eta neurriak abiarazi dira. Hala ere, oraindik urrun gaude arrakasta lortu dela esateko, izan ere, eraikinen birgaitzean askotan ez dira kontuan hartzen eraginkortasun energetikoarekin lotutako alderdiak.

Ondorioz, aurrezteko potentzial handiei ez zaie behar bezalako jaramonik egiten berrikuntza-prozesuaren baitan eta potentzial horiek ezin dira berriro garatu edo kontuan hartu eraikinaren hurrengo birmoldaketa-zikloa iritsi arte, eta hori 30 urte beranduago izaten da.

Bestalde, gaur egungo krisialdi ekonomikoak energia-eskaria eta horrekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu ditu eta ondorioz sortutako ziurgabetasunak, energia-proiektu kritiko asko geldiarazi ditu eta, horrekin batera, teknologia energetikoaren garapena geldiarazi da.

Gaur egun premia handia dago eraikinen birgaitzean eraginkortasun energetikoa aplikatzeko bitarteko politiko, araudi eta merkatu egoki guztiak lagundu eta sustatzeko. Erakunde-berrikuntza beharrezkoa da arazo horiei guztiei aurre egiteko eta energia-aurrezkirako zerbitzuak eraginkortasunez identifikatu, “paketatu” eta emateko modu egoki bat aurkitzeko.

EBko kide diren estatuetan Eraginkortasun Energetikoaren finantzaketari buruz ikasitako guztiak agerian uzten du gainditu beharreko oztopoen izaera, bai eta horiek praktikoki eta eraginkortasunez gainditzeko moduak ere. Ekimen arrakastatsu gehienak azterketaren xede izan den herrialdean egindako lan zaindu baten ondoren eraiki dira; xede horrekin, berdin zaindu dira eskakizun tekniko eta finantzarioak, eta bidean egokitzapen ugari egiteko beharrezkoa den malgutasuna.

Agiri honetan tresna eta neurri komunen berrikuspena egiten da. Horrela, Europa osoko politika energetikoaren tresnen sorta zabala eta eraginkortasun-neurriak barne hartzen dituzten hamabi kasu praktiko aztertu dira. Helburua da oinarri analitikoa prestatzea, honako alderdi hauen inguruan eztabaida sakon bat egiteko: Nola ziurtatu eraginkortasun energetikoaren finantzaketa eraikinen birgaitzean? eta, nola lagundu etorkizunean eraginkortasun energetikoan egin beharreko inbertsioei buruzko ideia eta ikuspegi berriak sortzen?

Erronka nagusia gaur egun badauden bizitegi-eraikinak birgaitzeko estrategia arrakastatsuak garatzean datza, horretarako politika-tresnak eta neurriak eraginkortasunez konbinatuz.

Agiria honako esteka honetan Kanpoko esteka eskura daiteke.

Iturria: Eraikal, 2011/04/07