Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/14

Eraikuntzako segurtasunaren eta osasunaren enpresen elkartea sortu da

ISSCO, Eraikuntza Obretako Segurtasun eta Osasun Ingeniaritzen Elkartea

Elkartearen helburu nagusiak dira honako hauek: prebentzioaren esparruko jardunbide egokiak zabaltzea, aholkularitza teknikoa eta juridikoa ematea eta segurtasunaren eta osasunaren koordinatzailearen irudia teknikari espezializatua eta independentea den neurrian defendatzea.

Sektorean agerpen handia duten hiru ingeniaritza dira elkartearen sustatzaileak, hain zuzen ere, honako hauek: Ingeniería y Prevención de Riesgos (ImasP), SGS taldea eta Prointec. Hiru kontsultoretza horiez gain, elkarteko kideak dira honako enpresa hauek: Typsa, Atenea (del grupo Elsamex), Ingeniería Atecsur, Bovis Lend Lease, Grupo Inzamac, Grupo MGO, Payma Cotas, Aneto Consultores eta Serynco Ingenieros.

Iturria: Alimarket Kanpoko esteka, 2011/04/13