Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/15

Teilatu berdeetan erabiltzeko pixoihalak

Pixoihal zikinak substratu bikaina izan daitezke estalki begetalen eraikuntzan erabiltzeko

Erabili eta botatzeko pixoihalak arazo larria dira ingurumenaren ikuspegitik, horiek egiteko erabiltzen diren osagaiak ez baitira biodegradagarriak eta, normalean, zabortegietara eramaten direlako. Erabili eta botatzeko pixoihalen arazoari aurre egiteko konponbideak gero eta ugariagoak badira ere, eta pixoihalak birziklatzen dituzten enpresak sortu badira ere, Knowaste Kanpoko esteka enpresa, adibidez, kontsumitzaile gehienek oraindik ere behin erabiltzeko pixoihalak aukeratzen dituzte gehien bat.


Erabili eta botatzeko pixoihal gehienek SAP osagaia dute (Polimero Super Xurgatzaileak). Kimikoki sodio poliakrilatozko partikulak dira. Gizakiok usainik gabeko hauts zuri baten antzera ikusten dugu. Material horrek bere fluido-pisua 30 aldiz xurgatzeko gaitasuna du eta, ondorioz, oso egokia da pixoihaletan, xukadera higienikoetan edo ura xurgatzea beharrezkoa duten prozesu kimikoetan erabiltzeko. Pixoihal batek litro erdi pixa arte gorde dezake, eta, beraz, nitrogeno-iturri oso garrantzitsua da.

Teilatu berdeak, landareek osorik edo zati batean estaltzen dituztenak, oso interesgarriak dira, besteak beste, eraikinaren klimatizazioa hobetzen dutelako, airearen eta euriaren kutsatzaileak iragazten dituztelako, hirien gehiegizko berotzea murrizten dutelako, hiri-biodibertsitatea babesten dutelako eta oztopo akustikoen antzera jokatzen dutelako. Teilatu berdeetako landareek, kanpo-baldintzetara egokituta dauden landareak izanik ere, ura eta nutrienteak behar dituzte. Horregatik, Qenep estudioko arkitektoek Kanpoko esteka pixoihal erabiliak sartu zituzten proiektu batean; izan ere, SAPek landareek denboran kontsumituko duten ur asko metatzeaz gain, urearen nitrogenoa dute, eta urearen nitrogenoa funtsezko nutriente bat da landareentzat.

Iturria: Resseny Kanpoko esteka, 2011/04/25