Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/05/02

Arabako eraikuntzaren sektoreko hainbat enpresa elkartu egin dira sektorearen lehiakortasuna hobetzeko

Guztira eraikuntzako bederatzi enpresa arabarrek, SEA Uneca-koak guztiak (Arabako Eraikuntzako Enpresarien Batasuna), hausnarketa-prozesu bat ireki dute, sektorearen lehiakortasuna hobetuko duen plan bat lantzeko helburuarekin

Honako hauek dira proiektu honetan parte hartzen duten enpresa arabarrak: Zikotz, Construcciones Urrutia, Bidailan Construcciones, Construcciones Aguado Cabezudo, Construcciones Montenegro, Gesaltza Construcciones, Obras Públicas Onaindia, Vanos eta Construcciones Itola.

Zikotz, Construcciones Urrutia, Construcciones Aguado Cabezudo, Obras Públicas Onaindia, Vanos eta Construcciones Itola enpresek Eraikalen parte hartu dute, kudeaketa-sistemaren bat ziurtatzeko. Eraikalen laguntzarekin ziurtatu diren enpresen zerrendaren atalean Kanpoko esteka, aipatutako enpresak zein ziurtapenetan ziurtatu diren ikus daiteke.

Proiektuaren lehen fasean, LehiaCons izenekoan, enpresen hobekuntza lehiakorraren diagnostikoa egitera zuzentzen diren ekintzak garatuko dira. Horiek aztertu ondoren, estrategia berriak lortuko dira merkatuko kokapena hobetzeko, merkaturatzeko modu berriak birdiseinatzeko eta parte-hartzaile guztien merkataritzako eta marketineko gaitasunak zabaldu nahian sareko kide desberdinen arteko sinergiak bilatzeko.

Ondoren, ekimenean parte hartzen duten kideen iraunkortasun ekonomikoa hobetzeko ekintzak garatuko dira, Berrikuntzaren Kudeaketaren Sistematizazioaren bitartez. Xede horrekin, Berrikuntza Plan bat osatu eta garatuko da.

Amaitzeko, proiektuaren lankidetzazko kudeaketa berritzailea azpimarratu behar da. Izan ere, 2.0 web-eko bitartekoek zeresan garrantzitsua izango dute, eraikuntza gisako sektore tradizionalera eramango baitituzte sare sozialen berrikuntzan eta komunikazioan izandako azken aurrerapenak.

Informazio gehiago berri honen iturrian, ekimenaren blog-ean, hain zuzen ere, eskura daiteke.

Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak, Eraikune Kanpoko esteka, Lehiacons ekimenarekin lerrokatutako hainbat jarduera-lerro Kanpoko esteka hartzen ditu bere baitan.

Iturria: Lehiacons Kanpoko esteka, 2011/05/02