Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/05/04

Olio jangarriarekin egindako teilen prototipoak: giroko tenperaturaren arabera beroa ala hotza sortzen dute

Produktu hau salgai jartzeko hiru urte beharko dira

Amerikako Estatu Batuetako zientzialari-talde batek, Ben Wen-ek gidatutakoak, olioaren konposizioa eraldatu du polimerizazio-prozesu baten bitartez. Ondorioz, olioa plastiko baten antzera gogortzen da, modu horretara teilak sortuz. Teilen tenperatura aldatu egiten da klimaren arabera: neguan beroa sor dezakete eta udan giroa hoztu dezakete. Estaldurak termometro bat irakurtzen du eta berehalakoan eguzkiaren beroa aldaratzen du edo xurgatzen du.

Asmakuntza honen sortzaileak dioenez, polimeroa fabrikatzeko edozein motatako landare-olioa erabil daiteke, betiere sukaldean erabiltzen diren olioen antzeko propietateak baditu.

Wen-ek diseinatutako teilak nahi den kolorean fabrikatu daitezke, eta horrek abantaila estetiko bat dakar.

Eraikalen argitaratutako Kristalezko eguzki-teilak berrian Kanpoko esteka, teilekin erlazionatutako hainbat ekimen berritzaile barne hartzen dira: SolTech Energy enpresa suediarraren kristalezko eguzki-teilak, Tegolasolare: eguzki-zelulak dituzten teilak, eta Auranox: aireko poluzioa garbitzen duen teila.

Iturria: Arq.com.mx Kanpoko esteka, 2011/05/03