Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/05/12

Reynobond with EcoClean, aireko kutsadura gutxitzen duen panel arkitektonikoa

Alcoa nazioarteko aluminio-fabrikatzailea eraikuntzako material autogarbitzaile berri bat jarriko du abian. Gainazalei itsasten zaizkien aireko kutsatzaileak desegiten lagun dezake zuhaitzek eta landareek egin bezala

Material berria, “Reynobond with EcoClean” deitutako panel arkitektoniko baten estaldura, Alcoaren eta Toto fabrikatzaile japoniarraren arteko lankidetza baten emaitza da. Produktua titanio dioxidoan oinarrituta garatuta dago. Pigmentu zuri horrek milioi bat erabilera desberdin ditu eta iraunkortasuna garatzen ahalmen handikoa bihurtzen ari da laster.

Mundu osoko ikertzaileak landareen arazte-ahalmena imitatzen saiatu dira denbora luzez, gainazal artifizialek kutsaduraren kontrako borrokan zeregin bat izateko teknologia berria garatuz. Zuhaitz forma bat, noski, ez da beharrezkoa inondik ere, baina erabilgarria izan daiteke konfigurazioaren arabera. Columbiako Unibertsitatean, esate baterako, ikertzaileak Global Research Technology deitutako enpresa batekin dihardute lanean karbono dioxidoa atzemateko eta, birziklatuz, erregai sintetikoak sortzeko. Zelanda Berrian, LanzaTech deitutako konpainia batek industria-prozesuetako hondar-gasak atzeman eta erregai bihurtzeko sistema bat sortu du.

Titanio dioxidoa produktu-sorta ugaritan erabiltzen da, hasi esne gaingabetutik, etxeen pinturatik, medikamenduetatik eta orain etorkizun iraunkor baten aldeko lanean.  Adibide bat Pureti enpresak sortutako hormigoi- eta asfalto-zoladuren gainazalen tratamendu berri bat da. Horrenbestez, erreakzio fotokatalitiko bat gertatzen da aireko kutsatzaileak desegiteko, adibidez, nitrogeno oxidoa eta sufre dioxidoa (foto-katalisiko erreakzio bat argiaren indarrez bizkortutako prozesua da). Lawrence Berkeley Laborategi Nazionalean, ikertzaileak titanio dioxidoko nanokristalak erabiltzen ari dira erregai-piletarako hidrogenoa sortzera bideratutako energiaren modu eraginkor bat garatzeko.

Alcoaren webgunean, Reynobond with EcoCleani Kanpoko esteka buruzko foileto bat irakur dezakegu.

Eraikalen, albistean, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Kimikoko Institutua nitrogeno oxidoak ezabatuz airea arazten duen material zeramiko bat ari da garatzen Kanpoko esteka. NOx ezabatzen duten produktuei buruzko askotariko berriak biltzen dira:

Iturria: Clean Technica Kanpoko esteka, 2011/05/10