Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/05/18

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (DB-HE oinarrizko dokumentua: energia-aurrezpena) eragina eraikuntza-prozesuetan azterlana

Eraikuntzaren Behatoki Industrialak egindakoa

Eraikuntzaren Behatoki Industriala 2009ko maiatzean sortu zen ondorengoek Lankidetza Hitzarmena sinatu ondoren: Confederación Nacional de la Construcción (CNC), Langile Batzordeen Federación Estatal de la Construcción, Madera y Afines de Comisiones Obreras (FECOMA-CCOO), UGTren Metal, Construcción y Afines, Federación de Industria (MCA-UGT), Fundación Laboral de la Construcción (FLC), la Federación Española de Centros Tecnológicos (FEDIT) eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa.

Lana hiru zatitan banatzen da:

  • I. zatia. Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKTren) helburuak betetzeko eraikuntza-materialetan eta –prozesuetan behar ezaugarriak identifikatu.
  • II. zatia. Eraikuntzaren industriarako arriskuak, aukerak eta kostuak identifikatu.
  • III. zatia. Obrako profil profesionalak eraikuntza-prozedura berrietara eta material berrien obrako aplikaziora egokitu.

Azterlana UGTren Metal, Construcción y Afinesen (MCA-UGTren) webguneko berrien ataletik Kanpoko esteka jaits dezakezu. Ondorengo fitxategiak dauzka:

  • Eraikuntzaren Behatoki Industrialaren 2010eko konklusioak
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_1. Eranskina
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_2. Eranskina
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_3. Eranskina
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_4. Eranskina
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_5. Eranskina
  • EKTren (DB-HE1) eragina eraikuntza-prozesuetan_6. Eranskina

Fundación Laboral de la Construccióneko zuzendari nagusi Enrique Corralek adierazi zuenez, “Behatokiaren 2010eko jarduerek hainbat proposamen identifikatu dituzte sektorearen lehia hobetzeko”. Guztira, hamahiru zehaztu zituen, tartean direla: «Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) gehiago hedatu; produktu berriak garatzeko sektoreko eragileen arteko lankidetza-aliantzak ezarri; fabrikatzaile, banatzaile, arau-emaile eta eraikitzaileen arteko lankidetza-hitzarmenak sustatu; eraikinak efizienteki erabiltzeko kultura bat sustatu; eraikuntzako profesionalen heziketan, energia-aurrezpen gaiei buruzko sentsibilizazioa sartu; eta langileen gaitasunak akreditatzeko prozesuak bultzatu», besteak beste.

Eraikalen, 2010eko uztailean, ondorengo berria argitaratu zen: Estudio sobreInterrelaciones productivas del sector de la construcción y la industria de los materiales. Identificación de perfiles profesionales y formación asociada Kanpoko esteka azterlana. Azterlan hori Eraikuntzaren Behatoki Industrialak egin zuen, eta sektoreko lehian eragiten duten askotariko alderdiak hobetzen lagun dezaketen ekintza batzuk identifikatzen ditu.

Iturria: Fundación Laboral de la construcción Kanpoko esteka, 2011/05/18