Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/08

Egurrezko eraikuntzak egiten dituen Bizkaia Egoin enpresak berrikuntza teknologikoaren saria jaso du Construmat-en

2010eko bigarren seihilekoan lortu du enpresa honek ISO 9001 ziurtapena

Egoin Kanpoko esteka enpresak modulu bakunetatik hasita mota orotako eraikuntzak (etxeak, ikastetxeak, estalki handiak, eta abar) egiteko erabiltzen dituen materialak baloratu ditu epaimahaiak. “ego_clt”, “ego_clt mix” eta “ego_modulo” produktuen egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna azpimarratu ditu epaimahaiak.

Gaur egun, Egoin enpresa da Vita Kanpoko esteka proiektuaren buru. Innotek programaren barruan dago Vita proiektua (I+G+b), eraikigarritasuna eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik ikertzen du eta Natxituan dituen instalazioen inguruan etxe baten eraikuntza ia amaituta du.

2010ean Egoin S.A. enpresa izan zen garaile BEC-ek eta Reed Business Information-ek Construlan-en baitan emandako Eraikuntzaren eta Berrikuntzaren V. Sarietan, “ego_clt” eta “ego_clt mix" egurrezko panelengatik.

Iturria: Estrategia Empresarial Kanpoko esteka, 2011/06/07