Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/09

Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa

Valentziako Eraikuntzaren Institutuak (IVE) egindako katalogoa bistara daiteke jada

Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa hemendik gutxira jarriko da salgai (dohainik bistara daiteke helbide honetan Kanpoko esteka, eta helburutzat du, birgaitze energetiko bat egin behar duten teknikariei laguntzea. Valentziako Eraikuntzaren Institutua eta Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Conselleria gaur egungo eraikinen Energia Ebaluaziorako prozeduren sistema integral bat Kanpoko esteka ari dira garatzen, eta ekimen horren baitan landu da katalogo hau.

Agiri honek birgaitze energetikoaren esparruko bi funtsezko alderdiren inguruko informazioa eman nahi du: alde batetik, birgaitu beharreko eraikinen inguratzaile termikoa osatzen duten elementuen eraikuntza-tipologien karakterizazioa egiten da eta, bestetik, horien hasierako egoera energetikoki hobetzeko soluzioak proposatzen dira.

Proposatzen diren birgaitze-soluzioei dagokienez, katalogoak prestazio termikoei buruzko informazioa eskaintzen du, eraikuntza-xehetasunak barne hartuta; halaber, proposatzen diren soluzioen artean aukera egokia egiteko irizpideak eskaintzen ditu, bai ikuspegi teknikotik, bai ikuspegi ekonomikotik, bai gauzatzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdien ikuspegitik eta, jakina, baita iraunkortasunaren ikuspegitik ere.

Iturria: Eraikal, 2011/06/09