Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/16

EU TEC, materialen, teknologien, sistemen eta ekipoen datu-basea

Ecosistema Urbano-k EU TEC aurkeztu du. Hiri-inguruneen diseinuarekin erlazionatutako materialak, teknologiak, sistemak eta lan-ekipo berritzaileak barne hartzen ditu

EU  TECek Kanpoko esteka erabiltzaileari informazio eguneratua eskaintzen dio etengabe. Kasuan-kasuan produktuari buruzko oinarrizko datuez gain, enpresa fabrikatzailearen edo produktua merkaturatzen duen enpresaren esteka agertzen da fitxa bakoitzean.

Gainera, produktu baten informazio zabala eta profesionala erakutsi nahi duten enpresei, artikulu teknikoak argitaratzeko aukera ematen die EU TECek. Artikulu horiek hedapen handia edukiko dute blog-aren eta lotutako kanal eta sare sozialen bitartez.

Astero zabalduz joango da EU TECen datu-basea, sarrera berriekin. Zuen zerbitzura gaude zalantzak argitzeko eta iradokizunak jasotzeko.

Materialen datu-baseei buruzko berri gehiago argitaratu dira lehenago Eraikalen:

Iturria: Ecosistema urbano Kanpoko esteka, 2011/06/15