Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/22

Munduko eraginkortasun energetikoari buruzko bosgarren azterketa

Higiezinen jabeek eraginkortasun energetikora jotzen dute energiaren prezioaren gorakadari aurre egiteko

Azterketa honek mundu osoko higiezinen 4.000 jabe eta eragile barne hartu ditu eta Johnson Controls konpainiaren Institute for Building Efficiency institutuak, International Facility Management Association erakundeak eta Urban Land Institute institutuak zuzendu dute.

"Mundu osoan inoizko emaitzarik onenak ari dira lortzen energia-kudeaketarekin eta kontsumoa murrizteko proiektuekin lotuta. Ekimen guztiak finantza-arrazoiak eraginda jarri dira martxan, ingurumenarekiko kezkak eraginda baino gehiago", esan du Johnson Controls konpainiaren Institute for Building Efficiency institutuko lehendakaria den Dave Myers-ek. “Arrazoiak edozein direla, mundu osoko energia-erabileraren % 42 eraikinetan egiten da, hortaz, jarrera oso burutsua da eraikinen eraginkortasun energetikoa areagotzeko lan egitea, izan ere, lanpostuak sortzeko balio du eta ingurumenari laguntzen dio, halaber". Txalogarria iruditzen zaigu higiezinen jabeak instalazio energetikoki eraginkorragoak eta iraunkorragoak lortzeko egiten ari diren ahalegin handia”.

Eraginkortasun energetikoko proiektuak abian jartzeko arrazoi nagusia energia-kostuak aurreztea bada ere, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie gobernuaren pizgarriak lortzeari eta irudi publikoa hobetzeari, eta bi horiek aipatzen dira bigarren eta hirugarren arrazoi nagusi gisa. Berotegi-efektuko gasen murrizketa, 2010ean arrazoi nagusi gisa agertzen zena, laugarren lekuan aipatu da 2011n.

Energiaren prezioaren igoerak benetan kezkatzen ditu eraikinen jabeak. Inkestan parte hartu duten hamarren artetik zortzik hazkunde handiak espero dituzte datorren urterako. Ondorioz, jabeek energia-kontsumoa batezbeste % 12 murrizteko helburua finkatu dute.

“Eraikinen prestazioak eta egungo eraikinei zein eraikin berriei eta higiezinen merkatuko segmentu guztiei aplikatu ahal zaizkien finantza-berrikuntzak identifikatzen dira azterketa honetan” adierazi du Patrick L. Phillips jaunak, ULIko zuzendari orokorrak. “Higiezinen industria lider argia da energiaren erabileraren eta erkidego iraunkorren arteko oreka egokia lortzeko lanean".

Johnson Controls konpainiaren Institute for Building Efficiency institutuaren web-ean Kanpoko esteka irakur daitezke txostenaren laburpen exekutiboa, txostenaren aurkezpena, Europako datuak, eta abar.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/06/22