Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/29

Etxebizitzen erreformen aurrekontu-eskaerak egiteko web-ak (osagarria)

Tenders.es, erreformak egiteko aurrekontuak doan eskatu eta alderatzeko on line plataforma

Tenders.es Kanpoko esteka plataformak erreformak egiteko mila eskaeratatik gora jasotzen ditu hilean eta 1.000 leku desberdinetako profesionalei buruzko informazio zehatza eskaintzen du, bai eta beste erabiltzaile batzuk izandako esperientziatan oinarritutako balorazioak ere. Web-orrian izena emanda dauden 5.000 profesionalek aholkularitza eta zerbitzuak jasotzen dituzte beren enpresak sarean duen irudia sendotzeko. Horrezaz gainera, Tenders.es plataformak dekoraziorako aholkuak ematen dituen blog bat du eta dekorazioa eta interiorismoa xedetzat dituen “Me gusta mi casa” erkidegoa kudeatzen du Facebook-en.

Eraikalen honako berri hau argitaratu zen 2011ko urtarrilean: Etxebizitzen erreformen aurrekontu-eskaerak egiteko web-ak Kanpoko esteka. Etxebizitzetan obrak, erreformak eta konponketak egiteko aurrekontuak eskatzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten bost atari: 11870, Presupuestón, Tumanitas-com, Taller del trabajo eta Reformam.

Iturria: Cotizalia.com Kanpoko esteka, 2011/06/28