Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/08/24

Saint-Gobain enpresak aukera ematen du soluzio propioekin egindako etxe baten eraikuntza Internet bidez jarraitzeko

Eraikalen argitaratutako berriaren eguneraketa; bideo berriak ikus daitezke

Kontsumitzen duena baino energia gehiago sortzen duen lau kideko familia batentzako etxea; Laura Levanneur arkitektoak diseinatu du.

133 m2-ko azalera bizigarria du etxeak eta beirazko atari batek komunikatzen dituen eraikuntza-sistema desberdineko hiru moduluk osatzen dute: etxe nagusia, barrutik isolatua; zabalgune isolatu bat kanpoan; egurrezko armazoia duen garaje bat. 2011ko lehen seihilekoan amaitzea aurreikusi da.

Atal guztiak, Saint-Gobainek eraikuntzaren jarraipena egiteko prestatu duen orrian Kanpoko esteka ikus daitezke:

  • 1. atala: proiektuaren aurkezpena
  • 2. atala: EAHX pasiboa (airea-lurra bero-trukagailuak)
  • 3. atala: zoruen isolamendua
  • 4. atala: pareten isolamendua
  • 5. atala: eguzki-energia
  • 6. atala: etxebizitzaren estankotasuna
  • 7. atala: isolamendua
  • 8. atala: kanpoko isolamendua
  • 9. atala: Beira ataria
  • 10. atala: Iresgarritasuna
  • 11. atala: Ingurumen-kalitate altua
  • 12. atala: Elektrizitatea, domotika eta aireztapena
  • 13. atala: Teilatuak eta terrazak
  • 14. atala: Barruko beira
  • 15. atala: Eraginkortasun energetikoa
  • 16. atala: Barruko akaberak
  • 17. atala: Inaugurazioa

Berriaren iturritik, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Konfederazioak, “Enerbuilding” Proiektuaren barruan, 2007an argitaratutako etxebizitzetako eraginkortasun energetikoari buruzko Gida eskura daiteke. Gida hau, etxebizitzetan bizi diren familiak, beraien etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren mailataz eta energia aurreztea lortzeko hartu daitezkeen ekintzetaz kontzientziatzeko garatu da.

Iturria: Enllave Kanpoko esteka, 2011/08/22