Azken eguneratzea: 2011/12/01
Eraikalen garatutako egoera-maparen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko enpresen ikuspegia ematea, kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenarekin, ingurumenarekin, laneko arriskuen prebentzioarekin, ekodiseinuarekin eta I+G+b kudeaketa-sistemekin erlazioan, eta horietan guztietan izandako bilakaera erakusten da.
Bestalde, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatzen duen Eraikal programaren helburuen artean, kalitatea kudeatzeko sistemak sustatzea, ezartzea eta hobetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan iraunkortasuna sustatzea eta berrikuntza laguntzea daudela, xede dugun txostenean barne hartzen den informazioa oso baliagarria da Eraikal programak 1998an sortu zenetik sektorean izan duen eragina ezagutzeko.
Sei hilean behin eguneratzen da egoera-mapa eta orain aurkezten dugun hau 2011ko ekainan eguneratutakoa da.
Hiru zatitan dago bereizita txostena eta Eraikalen web-orritik
eskura daiteke:
Egoera-mapa egitean honako informazio hau eguneratu da eta guztia Eraikalen web-orrian eskura daiteke:
. 2011ko lehenengo seihilekoan ziurtatutako eraikuntzaren sektoreko enpresen zerrenda.
: Eraikalen laguntzarekin ziurtatu diren eta 2011ko ekainan ziurtapenak indarrean dituzten enpresen zerrenda.Iturria: Eraikal, 2011/12/01