Azken eguneratzea: 2011/12/20
Eraikal Hamahiru programaren 2011ko uztailaren 27ko aginduan, betebehar hau sartu da: ENACek edo haren baliokidea den europar erakunde batek ziurtatutako arau bat duten erakundeak badaude, ziurtatze-erakunde horiek igorritako ziurtagiriek soilik jasoko dute laguntza
2011ko otsailaren 1ean onartu zen ISO 17021:2011 arauaren bertsio berria, eta maiatzean onartu zen gaztelaniazko bertsio baliokidea. Arauan sartzen dira edozein kudeaketa-sistema ziurtatzeko behar diren ziurtatze-irizpideak, besteak beste, kalitatea, ingurumena, laneko segurtasuna eta osasuna, elikagaien segurtasuna, informazioaren segurtasuna, I+Gren kudeaketa eta osasun-produktuak.
ISO 17021:2011 arauarekin bat eginez ziurtatzeak bermatu egiten du ziurtatze-erakundeek beren jarduera ongi, koherentziaz eta modu inpartzialean egingo dutela, eta erraztu egiten du erakunde horien aintzatespena eta haien ziurtagiriak estatu mailan eta nazioartean onartzea.
Arauaren berrikuspen horrek aurreko bertsioaren testu osoa du, eta betebehar berriak ditu, jardueraren funtsezko bi alderditan oinarrituta: pertsonen gaitasuna eta ikuskapen-prozesua. Halaber, betebehar berriak gehitzen ditu, hirugarrenen ikuskapenaren eta ziurtagiriaren balioa handitzeko.
ENACek plan bat prestatu du aldaketak eragiten dien kudeaketa-sistemen ziurtatze-erakundeak irizpide berrietara aldatzea erregulatzeko (ENAC TR ISO/IEC 17021:2011). ENACen webgunean
dago eskuragarri. IAFk eta ISOk batera hitzartutako bi urteko tartean prozesua amaitzea lortzeko diseinatuta dago plana, eta 2013ko otsailaren 1ean amaitzen da. IAFk horri dagokionez egin dituen ildo zehatzak kontuan hartu ditu planak (IAF ID 2:2011 dokumentua).
Iturria: Infocalidad
, 2011/12/15