Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2012/10/16

Arkitektura Teknikoaren jardun profesionalerako oinarrizko Gida. Praktika profesional onen eskuliburua

Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak esku artean duzun eskuliburua argitaratu du, Arkitektura Teknikoaren alorrean diharduten profesionalentzako tresna lagungarria izango zaielakoan

Orain arteko eredua aldatu egin da; horren arabera, jarduera profesionala orain arte elkargoaren bitartez gainbegiratzen bazen ere, hemendik aurrera egiteko hori teknikarien beraien ardurapean geldituko da. Hori horrela, Elkargoak helburu bat jarri du mahai gainean, orain arte metatutako esperientzia ez galtzea, eta gure lanbidea garatzeko orduan aplikatu daitezkeen irizpide eta jarduera egokiak mantentzea, alegia.

Gure asmoa ez da lan bakoitza gauzatzeko beharko liratekeen aldeak zehaztasunez jasotzea. Teknikariari nolabaiteko orientazio edo laguntza ematea da gure helburua, jarduera profesionala edozein izanda ere, dagokion erantzuna eman ahal diezaion. Horretarako, gure Elkargo Profesionalaren ustez lan bakoitzak eduki beharko lituzkeen gutxieneko edukiak zeintzuk diren jasoko ditugu, hala nola, kasuan-kasuan aplikatu beharreko araudia, landutako gai bakoitzean sakondu ahal izateko kontsultarako ohiko dokumentazioen zerrenda eta, azkenik, teknikariaren jarduera profesionala erraztu dezaketen zenbait tresna.

Egoera profesional bakoitzaren edukiari dagokionez, indarrean dagoen araudia abiapuntu hartuta, ikus onespena emateko azken urteetan aurkeztu zaizkigun lanetan jasotako esperientziak dokumentatu ditugu; kontuan hartuta, betiere, zeintzuk izan diren bai ikus onespen zerbitzuan bai Elkargoaren departamentu teknikoenak ohikoenak izan diren kontsultak.

Gomendio horietarako, halaber, indarreko araudiaz gain, honakoak ere jaso dira: dagozkion administrazio edota erakunde ofizialek emandako irizpenak, eta arazo partikularren inguruan Elkargoak egindako kontsulten erantzunak.

Lanaren edukia osatzeko, Arkitektura Teknikoaren Lanbidea gauzatzearekin lotutako betebehar formalen inguruko laburpen txiki bat ere gehitu dugu, laguntza modura.

Gida, Eraikalen web orrian eskuragarri  Kanpoko esteka dago.

Iturria: Eraikal, 2012/10/15