Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Aulamadera bigarren hitzaldi-zikloaren inaugurazio-jardunaldia: 2011ko azaroaren 15ean birgaitzeari eta jasangarritasunari buruzko monografia berezia izango da

BEC Bilbao Exhibition Center-eko 5. mailako 1 gelan egingo da, Barakaldon (Bizkaia).

Ziklo honen bidez, eraikinak egurrarekin birgaitzea sustatu nahi du Aulamaderak. Horretarako, ezagutzak eta irizpideak ematen ditu aplikatu beharreko araudiari buruz, materialen ezaugarri teknikoei buruz eta dagoeneko badauden egituretan lan egiteko estrategia egokienei buruz (haiek ordezkatzea, sendotzea edo sendatzeko tratatzea).

Liburuxka orokorra Kanpoko esteka.

Bilboko saioaren diptikoa Kanpoko esteka.

Jardunaldia doakoa da, baina izena eman behar da hemen Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2011/11/04