Euskadin atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasen ia %25 garraioak eragiten ditu. Horrek, ingurumenaren narriadura dakar eta gure seme-alaben etorkizuna arriskuan jartzen du.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak garraio publikoaren aldeko apustu garbia egin du, eta azpiegitura eta araudi berriak egiteaz gain, herritarren konplizitatea eta ohituren aldaketa bilatzen dihardu.
Horrela bada, atari hau sortu dugu, garraio-zerbitzuen sareei buruz erabilgarri dagoen informazio guztia erraz eskuratzeko; bidaia-planak egiten lagunduko dizuten hainbat webgune aukeratu ahal izango dituzu, eta uste dugu tresna baliagarria izan daitekeela, ahal duzun guztietan garraio publikoa erabiltzeko batera edo bestera joateko.