Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etxebizitza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa



Etxebizitza

   Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailaren politikak EAEn etxebizitza eskuratzeko dagoen arazo larriari irtenbidea ematen laguntzea du helburu. Autonomia Erkidegoan egoerari buruzko diagnostikoak erakusten duenez, herritarren % 90etik gora dira merkatuko egungo prezioetan etxebizitzarik eskuratu ezin dutenak.  Eta prezio horiek eragin dute, neurri handi batean, alokairuan jartzeko etxebizitzen parkea etxebizitza guztien % 10etik beherakoa izatea.  Dakigunez, etxeen eta familien tamaina txikiagotzen ari da, eta immigrazioa gora doa.  Egungo biztanle-kopuruak bere horretan jarraitzen badu, 107.000 etxebizitza berri inguru beharko dira 2010. urtera bitartean (hau da, 13.000 urteko).

 

Horretarako, Gobernuko beste hainbat arlorekin eta alderdi politikoekin, aldundiekin, enpresekin eta kreditu-erakundeekin lankidetzan dihardu Etxebizitza Sailak.  Herritarrak, etxebizitzaren arazoaren salaketan eta irtenbidean alderdi aktibo eta hartzaile diren heinean, gure ekimen guztien protagonistak eta jasotzaileak dira.

Azken eguneratzea: 2009/06/05