Erreferentzia bibliografiko interesgarriak
- Europako garraio liburu zuria (Europar Batzordea, 2001ean)
2010. urteari begira, liburu zuri honek hainbat helburu du, batik bat gizartearen beharrak eta garapen ekonomikoa adostea. Kalitatezko garraio seguru, iraunkor eta modernoa sustatu behar dugu, gizarteak eskatzen duen bezala. Dokumentua eskuragarri da Europar Batzordearen webgunean (http://europa.eu/index_es.htm) Hemen dituzu: Liburu Zuria – 2001ekoa (pdf, 1013 kB) eta 2006ko berrikuspena (pdf, 326 kB)
- PEIT – Garraio eta azpiegituren plan estrategikoa 2005-2020 (Sustapen ministerioa, 2005ean)
Plan honek garraio eta azpiegituren gaietan espainiar gobernuaren funtsezko jokabideak zehazten ditu, bai epe laburrean bai epe ertainean. Eskuragarri da Sustamen Ministerioaren berariazko webgunea
- Euskadiko Garraio Arloko Lurralde Planak
Lurraldearen Arloko Planak euskal administrazioek lurralde eraginaren eskumenak garatzen dituzten planak dira. Garraio arloko planak mugikortasun eta garraio-azpiegituren eskumena duten administrazioen arloek gauzatzen dituzte Eskuragarri dira Eusko Jaurlaritzaren lurralde arloko plangintzaren webgunean
- Klima-aldaketari aurre egiteko Euskal Plana 2008-2012 (IHOBE, 2008)
Klima-aldaketaren Euskal Bulegoak gauzatu zuen plan hau. Orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailak koordinatu zuen hainbat arloz osatutako planaren lan-talde eragilea. Hainbat gaitan (energia, garraioa, etxebizitza, hezkuntza eta nekazaritza) eskumena duten beste sailek parte hartu zuten lan-talde horretan aipatu plana gauzatzeko. Plana, baita beste dokumentu interesgarri eta erabilgarri batzuk ere, eskuragarri dira IHOBEn webgunean (http://www.ihobe.net/
|
| Azken eguneratzea: 2010/10/19 |
|