Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. EUSGABE
  4.  
  5. Zer da EUSGABE?
 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KABLE BIDEZKO GARRAIOAK 

Hainbat xedapen partikularrek erregulatzen dute ezaugarri berezizkoa den kable bidezko garraioa, besteak beste:

  • 596/2002 Errege Dekretua, ekainaren 28koa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2002ko uztailaren 2koa), kable bidez pertsonak garraiatzeko instalazioei buruzkoa dena.
  • 1998ko urtarrilaren 14ko Agindua 1998 (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1998ko urtarrilaren 31koa). pertsonak garraiatzeko teleferiko eta funikularrei buruzkoa.
  • 4/1964 Legea, apirilaren 29koa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1964ko maiatzaren laukoa). Teleferiko emakidari buruzkoa eta bere erregelamendu, 1966/673 Errege Dekretuak, martxoaren 10ekoak, onesten duena (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1966ko martxoaren 28koan eta maiatzaren 11koan argitaratuta).

Kable bidezko garraioaren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoak du, Autonomi Estatutuaren 10.32 artikuluak xedatzen duen bezala, baita emakidaren transferentziei buruzko 2488/1978 Errege Dekretuaren, abuztuaren 25koaren, 13. artikuluak 

Gaur egun, EAEan kable bidezko 3 instalazio ditugu, haexek dira: 

1. IGELDOKO FUNIKULARRA

  • Instalazio mota: Funikularra
  • Zerbitzuan jartzearen data: 1912an
  • Kokapena: Donostiako Igeldo mendia eta Funikularraren enparantza batzen ditu
  • Enpresa: Monte Igueldo, S.A.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Bidaiari/ibilgaiu: 65
    • Ibilbidearen iraupena: 3’2 minutu
    • Abiadura: 1,5 m/s
    • Desnibela: 151 m
    • Batez-besteko aldapa: % 45

Webgunea: http://www.monteigueldo.es/eus/

2. ARTXANDAKO FUNIKULARRA

  • Instalazio mota: Funikularra
  • Zerbitzuan jartzearen data: 1915ean
  • Kokapena: Bilboko Artxanda auzoa eta Funikularraren enparantza batzen ditu
  • Enpresa: Funicular de Artxanda, S.A.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Bidaiari/ibilgaiu: 70
    • Ibilbidearen iraupena: 3’18 minutu
    • Abiadura: 5 m/s
    • Desnibela: 226’49 m
    • Batez-besteko aldapa: % 22’9

Webgunea: http://www.bilbao.net/funicularArtxanda/jsp/home.jsp?idioma=8&color=rojo&

3. LARREINETAKO FUNIKULARRA

  • Instalazio mota: Funikularra
  • Zerbitzuan jartzearen data: 1926an
  • Kokapena: Trapagaraneko Lareineta eta Laescontrilla auzoak batzen ditu
  • Enpresa: Euskotren
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Bidaiari/ibilgaiu: 70
    • Ibilbidearen iraupena: 10 minutu
    • Abiadura: 2 m/s
    • Desnibela: 342 m
    • Batez-besteko aldapa: % 35

Webgunea: http://www.euskotren.es/euskara/transporte/14.html

Azken eguneratzea: 2010/07/28