Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Tren Garraioa: sarrera

trenaEuskadi RENFEko sarearen bidez dago lotua Espainiako estatuko hiriburu nagusienekin. Horrezaz gain, beste bi trenbide-sare ere badaude: FEVE eta   Eusko Tren. Lehenengoak Kantauri itsasbazterreko zerbitzuak egiten ditu; bigarrenak, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa denak, berriz, hurbileko zerbitzuak eta lurraldeetako hiriburuetatik inguruko herrietarakoak.

Europako Abiadura Handiko Trenen Sarea


Ibilbide luzeko trenbideei eta nazioarteko loturei dagokienez, esan beharra dago Euskadik, Irunen, lotura duela Europako abiadura handiko trenen sarearekin Frantziako TGVren bidez. Horrela, bada, bost bat ordutan egin daiteke Euskaditik Pariserako bidaia, gero handik Europako hiririk garrantzitsuenetara jotzeko.

Europako mapa

Iberiar Penintsulako mapa

Frantziako mapa