Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Plangintza eta Lurraldeko Antolamendua

 

Euskadik kokapen geografiko paregabea du Pirinioetako igarobide atlantikoan, merkantzien joan-etorriei begira. Horrez gain, giltzarria da Europako garraio sarean.

Garraiobide guztiak aztertuz gero, errepideak erabateko lehentasuna du, gainerako aukeren aldean. Errepide bidezko merkantzia garraioari dagokionez, izugarri hazten ari da urtez urte (1994/1997 aldian = %57), eta kokapen geografikoaren ondorioz, iragaitzako trafikoak eragin handia du urte arteko bilakaeran.

Gaur egun, bidaiarien %80 eta merkantzien %67 garraiatzen dira errepidez, bidaiarien %19 eta zamen %2 garraiatzen dira trenez, eta %30 itsasontziz, Garraio Jasangarriaren Plan Zuzentzailean jasotako datuen arabera. Europa mailan, bidaiarien %79 errepidez garraiatzen dira; %6, trenez; eta %5, hegazkinez. Merkantziei dagokienez, ordea, %44 garraiatzen dira errepidez; %41, itsasontziz; %8, trenez; eta %3, hegazkinez.

Euskadiko gaur egungo garraiobideen sistemak eskumen sakabanatuak ditu, hon ako taula honetan jasotzen den bezala:
 

Sistema

Azpiegitura

Organoa

Erakundea/Operadorea

Tren sistema

Europaz bestaldeko sarea
Penintsulako sarea

Estatua

RENFE

Sare metrikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa

Estatua

Euskotren

 

FEVE

Metroa/ Tranbia

Euskal Autonomia Erkidegoa

Metro B., Euskotren

Errepide sistema

Errepide sare nagusia

Foru Aldundiak

Garraio Zerbitzu Publikoaren emakidadunak (CST)

Erabiltzaile partikularra

Tokieta auzo sarea

Udalak

A-68 autopista

Estatua

Portu sistema

Portu nagusiak

Estatua

Portuko Agintaritza

Autonomietako portuak

Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoa

Aire sistema

Aireportu nagusiak

Estatua

AENA

Sektore ekonomiko moduan, garraio eta logistika sektorea Euskadiko BPGren %12 da, eta 37.143 langilek lan egiten dute bertan. Europa mailan, berriz, Europako Batasuneko barne produktu gordinaren %10 da, eta 10 milioi lagunek lan egiten dute sektore horretan.