Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa

Akitaniarekin, gure auzoko eskualdearekin, sintonia osoz abiarazi dugun ekimen hau proiektatzeko, erabakitzeko eta sustatzeko hainbat arrazoi izan dugu: alde batetik, mugarik gabeko Europa hori eraikitzeko orduan ekarpenak egiteko daukagun dugun jarrera, izan ere, horretarako, komunikazio sareen gaineko proiektu eta azpiegituretako baliabideak batzeko prest gaude; bestetik, Atlantikoko Arkuaren erdian dugun pribilegioko kokagune honetatik, eskualde bien garapen ekonomikoan lagunduko duten dinamikak sustatzea eta sendotzea eta, horren ondorioz, Europako erdigune eta Atlantikoko periferiaren arteko oreka ekarriko duten sinergiak sustatzea eta sendotzea; azkenik, izan dugun beste arrazoietako bat, garraio modu ezberdinen arteko konbinazioa sustatzea izan da, garapen jasangarriaren bidez, bizitza-kalitatea hobetu ahal izateko.

Horiek dira AkitaniaEuskadi Plataforma Logistikoa eraikitzeko Plan Estrategikoaren diseinuaren oinarri nagusiak.

Euskadi eta Akitaniako agente publiko zein pribatuen laguntza eta partaidetza zuzena, Europa barruan eskualde logistiko hori sendotzeko zutoinak izango dira, izan ere, eskualde logistiko hori penintsula eta kontinenteko Europaren arteko mendebaldeko korridorearen atea izango da, eta ekimen produktibo gehiago erakartzeari begira, balio erantsia izango du.

Akitania eta Euskadi, eskualde mugakideak diren aldetik, Europako eta nazioarteko truke-korronte handien baitan daude. Atlantikoko itsasertza iparretik hegora zeharkatzen duen ardatzean daudenez, Europako iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeen arteko lotura dira. Gure bi eskualdeek, betidanik izan duten elkarlanerako ohiturari eutsiz, elkartu egin dira azken aldian Europan sortu den truke-ugalketari aurre egiteko. Izan ere, horrela itsas nahiz trenbide sarera bideratuko dute errepide bidezko merkantzia-garraioa.

Gauzak horrela, Akitania-Euskadi Garraio Batzordeak gure bi lurraldeotako garraio anitzeko plataforma logistikoak egituratu eta osagarri bihurtzeari buruzko hausnarketari ekin dio. "Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa", aipatutako hausnarketa horrek sortua, garapenaren zerbitzura egongo den baliabide berri eta boteretsua izango da gure bi eskualdeen eskuetan.

 

Jaitsi Plan Estrategiko osoa

(Gastelaniaz, euskeraz eta frantzesaz, pdf fitxategia, 1.9 Mb)