Jarraian aurkezten diren dokumentuetan "Euskal Autonomia Erkidegoko garraio eskariaren azkeneko egoera" ikerketei buruzko emaitzak laburtzen saiatzen da. Ikerketa hauen helburua EAEn egun arrunt batean zein den bataz besteko mugikortasuna ezagutzea da, ondoren garraio azpiegituren plangintzan erabiltzeko.
1990 eta 1995.eko esperientzien ondoren, 2001.eko ikerketa Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegitura Zuzendaritzak egindako mota honetako hirugarrena da. Honek urte horretan EAEko eskualdearteko bidaiari eta salgaien garraio eskaria azaltzen du.
"2001.eko Euskal Autonomia Erkidegoko garraio eskariaren azkeneko egoera" ikerketaz gain, 2002 eta 2003. urteetako bidaiarien eta salgaien kopuruak eguneratzen dira. 2001.eko ikerketan ez bezala, azken txosten honen helburua ez da EAEko garraio eskariaren deskribapen sakonik egitea, hau egiterako orduan, datuen bilketa zehatzik egin ez baita. Oraingoan lanak garraio-antolatzaileetatik nahiz toki-administrazioetatik datozen datu bilketa eta dokumentuan deskribatzen diren matrizeen eguneratze teknika desberdinen aplikazioan baino ez dira oinarritu. Aurkezten den informazioa, beraz, modu desberdinetan garraiotutako salgai eta bidaiarien kopuruari, geografikoki banaturik, zein 2001etik aurrerako eboluzioari dagokie, besterik ez. Beraz, bidaia-arrazoiak, ibilgailuen betetzea edota bestelako daturik ez da jasotzen.
|