 |
Ongi etorri Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailera.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzak garraio eta azpiegituren arloan eskuartean dituen proiektuei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
|
Garraioa oso jarduera garrantzitsua gure herriarentzat, jendearengan eragin handia duen jarduera ekonomikoa izateaz gain, funtsezkoa baita gizartearen funtzionamendu eta ongizaterako. Beraz, gure helburua da mugikortasuna eta irisgarritasun unibertsala bermatzea, eta guzti hori iraunkorra izango den garraio-sistema baten bidez lortzea.
Gure Sailak konpromiso bat hartu zuen gizartearekin eta iraunkortasunarekin, eta konpromiso hori Garraio Jasangarriaren Gidaplanean (2002-2012) jaso zuen, EAEn garraioen arloan burutu beharreko ekintzen erreferentziazko tresna iz an zedin.
Esan bezala, gure asmoa gizarteak eskatzen duen mugikortasunari eta irisgarritasunari erantzutea da, baina betiere gure ondorengoen etorkizuna arriskuan jarri gabe, eta gerora ere eramangarriak izango diren konponbideak bilatuz. Horrek ez du esan nahi ordea, Europa barruan parte hartzeari uko egingo diogunik eta Europa iparretik hegora zeharkatzen duen sare horretan dugun posizio estrategikoak eskaintzen digun aukera baliatu behar ez dugunik.
Horrela bada, webgune honen bidez, datorren hamarkada honetan izango dugun garraio-politikaren berri eman nahi dizuegu hiritar guztioi, politika hori zertan den jakin eta zer egiten den ikus dezazuen. Guztion artean garraio iraunkorragoa lor dezakegu, eta garraioaren politikaren berri izatea ezinbestekoa da horretarako.
Webgunean iradokizunak jasotzeko postontzi bat izango dugu; erabili, zure iritziak bidaltzeko, eta hartara proiektua garatzen zuzenean laguntzeko.
Nuria López de Guereñu Ansola
|