Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Itsas eta ibaiko garraioa: aurkezpena

itsas irudiaWeb orrialde honetan deskribatzen diren portuak, Estatuko administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutakoak dira. Maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bitartez egin zen transferentzia hori, Estatuak Autonomia Erkidegoari portu-alorretako zerbitzuak eskuratzeari buruzko dekretuaren bitartez, eta 3/1979 Lege Organikoa den Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren ondorioz.
 
Portuen antolakuntza eta kudeaketa, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio.

Bizkaiko portuak: Ondarroa | Lekeitio | Ea | Elantxobe | Mundaka | Bermeo | Armintza | Plentzia
 
Gipuzkoako portuak: Hondarribia | Donostia-San Sebastián | Orio | Getaria | Zumaia | Deba | Mutriku
 
Informazio gehiago: Portuen Plan Bereziak
 
Portu hauetaz gain, badira beste batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan, interes orokorrekoak direlako Eusko Jaurlaritzara transferitu ez direnak, Bilbokoa eta Pasaiakoa.

Hauek dira EAEko merkataritza portu handi biak. Dituzten instalazioak petrolioaren produktuak, salgai orokorrak, ibilgailuak eta burdingintzako ondasunak sartzeko eta ateratzeko erabiltzen dira, eta eraldaketa fisikoak eta gestio eraldaketa garrantzitsuak izango dituzte XXI. mendearen atarian. Portuotako gestiogileek garatzen dituzten estrategia planen helburu nagusia instalazioak gehituz eta trafikoak dibertsifikatuz merkataritza eragiketei balio gehiago eranstea da.

Informazio gehiago: Euskadiko Kirol Portuak, Sozietate Publikoaren Aurkezpena

 

Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez zaizkion portuak

Bilboko portua

Bilboko portua - Klik egin ampliatzekoBilboko portua merkantzia trafikoa urtero 28 tona ingurukoa da, Espainiako Estatuko mugimendu rakingean bosgarrena.

Merkantzia moten arabera, ontziratu gabeko likidoak dira nagusi; horien ondoren, ontziratu gabeko solidoak datoz eta merkantzia orokorra.

Bilboko portuaren merkatu  garrantzitsuenak Europa Atlantikoko herrialdeetan daude, merkantzien %50a merkatu horietatik baitatoz edo merkatu horietara baitoaz. Ondoren, Amerikako herrialdeeekin egindako truke komertzialak datoz -guztizkoaren %18a-, Asia eta Ozeano Barekoekin egindakoak -%16a, petrolioa inportatzea gehien bat- eta Afrikako portuekin egindako operazioak -guztizkoaren %7a-.

Gaur egun Bilboko  portuan 378 metro luze eta 500.000 tonatik gorako itsasontziak sar daitezke. Ibaizabalgo itsasadarrean, Bilbo erdi-erdian, 5 metroko sakonera dute portuko instalazioek; eta 32 metrokoa Punta Luceron -hor atrakatzen dute petroliountzi handiak Petronorren birfindegian petrolio gordina husteko-. Merkantziak mugitzeko 50 tona ere jasotzeko gai diren zubi garabiak eta 40 tonako atari zubiak ditu.

Informazio gehiago: UNIPORTBILBAO/Comunidad Portuaria

Pasaiako portua

Pasaiko portua - klik egin ampliatzekoPasaiako portua erabateko babesa eskaintzen duen badia batean dago, eta EAEko beste merkataritza portu handia da. Espezializazio handiko portua da, eta burdingintzako produktuak eta txatarrak, papera eta automobilak dira aktiborik garrantzitsuenak; urtero 6 milioi tona mugitzen duten merkantziatan.

Pisuari erreparatuz gero, burdingintzako produktuak eta txatarra izan ziren garrantzitsuenak, baina ikatza eta automobilak ere aipatu beharrekoak dira.

Kaiek, guztira, 5.052 metroko luzera dute, gehienez ere 29 oineko sakonerakin, eta 180 metrorainoko luzera duten itsasontziak sar daitezke bertan. Portuak potentzia ezberdineko 26 garabi ere baditu.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/31