Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Inkesta - 2011

Castellano

¡Mila esker parte hartzeagatik!

Aurtengo martxoa eta ekainaren artean Euskadiko mugikortasunari buruzko inkesta berri bat martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, Euskadiko bizilagunak inkestatuko ditugu etxeko telefonoetara deituz. Era berean, beste motatako informazioa ere jasoko dugu, zenbait garraio geltokitan eta errepidetan egindako inkestei bidez, eta prestatutako informazioa duten hainbat iturritik.

Gure helburuak gizakion mugikortasunaren eskaria hobeto ezagutzea eta horri buruzko datuak eguneratzea dira. Aurreko inkesta 2007an argitaratu zen.

Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza ezinbestekoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena izateko, galde-sorten diseinua ahalik eta sinplifikatuen egin dugu.

Inkestak teknikari espezializatuek egingo dituzte, eta horretarako zuekin harremanetan jarriko dira ausaz aukeratutako telefonoen bidez.

Hainbat motatako galderak egiten ditugu: alde batetik, aurreko eguneko desplazamenduei buruzko galderak, eta bestetik pertsonaren profilari eta familiarenari buruzko datuak eskatuko dizkizuegu, izan ere jende-tipologiaren arabera mugikortasuna bereizi behar dugu

Era berean, ibilgailuetarako errepideetan (bai gasolindegietan bai bidesarietan) eta geltokietan (trebidekoak, autobusekoak eta aireportuetan) egindako inkesteetan hainbat motatako galderak egiten ditugu: desplazamenduei eta pertsonaren profilari buruzkoak. Inkestatuei telefono pertsonalaren zenbakia eskatzen diegu inkesta-kontrola ahalbidetzeko, izan ere kaleko inkestetan ausaz hainbat pertsonei deitzen zaie inkesta egin ondoren.

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Zuek emandako datuen isilpekotasuna bermatzen du arau honek: abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa, eta datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko araudiak, 994/1999 Errege Dekretuak onartua, ekainaren 11n.

Informazioa estatistikak egiteko baino ez da erabiltzen. Eta ezinezkoa da identifikatzea datuak parte hartzen duten pertsonekin ez informazio-prozesaketan ezta datuen erabiltzean. Informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak ezin ditugu inola ere zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu.

Edozein zalantza argitzeko

Deitu doako 900 460 405 telefonora.

Inkesta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak egiten du. Eta sail honen inkestaren arduradun teknikoarekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu Zuzenean Zerbitzuaren telefonora (012)

Bizilagun inkestaren metodologia

  • Zer inkestatzen da: 6 urte baino gehiago dituzten bizilagunen lan-egunen mugikortasuna (astelehena eta ostegunaren artekoa), oinez bost edo gutxiago minututan egindako desplazamenduak izan ezik
  • Inkestaren aldagarriak.  Hurrengo gaiekin zerikusi dutenak : pertsona mota, familiaren eredua, desplazamenduaren arrazoia, garraio-mota, ibilgailua eta denbora.
  • Inkestaren ezaugarri teknikoak: gutxienez 3.500 etxetan, hau da 8.000 bizilaguni gutxienez egingo dira.
  • Datu-hartzea: EAE-ko bizilagunei telefono bidezko inkesta. Bestalde, ibilgailuetarako eta geltokietan aurrez aurreko inkesten bidez.

Erlazionaturiko estekak

EAEko bizilagunei inkestaren galde-sorta (pdf, 132 kB)

Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana - 2007

Autobus-geltokietarako galde-sorta (pdf, 68Kb)

Tren-geltokietarako galde-sorta (pdf, 68Kb)

Aireportuetarako galde-sorta (pdf, 68Kb)

Gasolindegietan ibilgailu arinetarako galde-sorta (pdf, 65Kb)

Bidesarietan ibilgailu arinetarako galde-sorta (pdf, 64Kb)

Ibilgailu astunetarako galde-sorta (pdf, 59Kb)

Azken eguneratzea: 2011/06/20