Bizi dugun egoera honetan, aurrera atera nahi dugun lana, erantzukizun handia da, baina aldi berean, baita gozamena ere: herritarrek etxebizitza duina lortzeko bidea egitea, eta garraio-egitura modernoa, erosoa, eskuragarria, eraginkorra eta ingurumena errespetatuko duena garatzea, euskal lurraldea egituratu, eta, era berean, Euskadi XXI. mendeko Europarekin lotuko duena.
Horrela bada, etorkizunari heltzeko prest gaude, eta heldu ere, aurrerabidearen aldeko eta gizarte-eztabaidan oinarritutako gobernu-aldaketa erabateko baten aldeko apustua eginez helduko diogu. Guztiok elkarrekin, herritarrengandik gertuago egongo den administrazio bat sortuko dugu, jendearekiko zuzeneko harremana izango duena, herritarrak hobeto ulertzeko eta gizarte kohesionatuagoa lortzeko.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean gauza bat garbi daukagu, eta tinko eutsiko diogu egunero ilusio horri: guztiok gai gara elkarrekin lan egiteko eta helburu bat lortzeko: Euskadiko herritarrek etxebizitza duin bat izatea bizitzeko, eta daukaten garraio-sareekin harro sentitzea.
Agur bero bat.
|