Euskadiko Trenbide Sare Berriaren, “Euskal Y-a” izenez ezagutzen denaren, Gipuzkoako zatiaren burutzapena Eusko Jaurlaritzaren esku dago, 2006ko apirilaren 24an Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren artean sinatutako elkarlanerako akordioan oinarrituz. Kontzertu Ekonomikoaren Laugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Estatuari ordaindu beharreko Kupotik “kenduko” du azpiegitura hori egiten gastatutako dirua.
Ondoren, 2006ko ekainaren 27an, Eusko Jaurlaritzak ETS-ri aipatutako zati horren inguruko zenbait jarduera burutzeko agindu zion, honako hauek, besteak beste:
Horrez guztiaz gain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin elkarlanean aritzea obren lizitazioan, horretarako eratuko diren batzordeetan parte hartuz eta proiektuaren kudeaketa orokorrean.
Une honetan hamairu dira jada burutzen ari diren zatiak: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani. Guztira, 43 kilometro, adarra osatzen duten 76 kilometroetatik, hau da, adarraren ehuneko 56,53. Beste alde batetik, lanek aurreikusitako erritmoan jarraitu ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzak, 2011ko aurrekontuetan, 275 milioi euroko partida bideratuko du, 2010ean baino 50 milioi gehiago. Horrela, aurreikuspenen arabera, aurten, gutxienez, bi zati berri lizitatuko direla aurreikusten da: Hernialde-Zizurkil (5,8 km.) eta Zizurkil-Andoain (5,08 km.).
Euskal Y Trenbide Sare Berriari buruzko informazio guztia www.euskalyvasca.com web gunean aurkituko duzu.