Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

Trenbidea - Bizkaia

 

Urdaibaiko Paisaia, trenbidearen trazatuarekin Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumen diren trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, gaur egun dagoen Trenbide Sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura aktibo berrien eraikuntzarekin, trenbide azpiegituren modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionaturik beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutzen ditu.

Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hala eskaturik burutzen dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, ahalmena eta segurtasuna hobetzeko helburuz.



Artxandako tunela eta Ola - Sondika saihesbidea

Lanak 2009ko urriaren amaieran hasi ziren dira. 1.876 metroko luzera eta bide bikoitza duen Artxandako Tunel berriari esker gaur egungo trenbide lineak dituen mugak gainditu ahal izango dira. Gaur egungo trenbide lineak bide bakarra izateaz gain, 200 metrotik beherako erradioa duten bihurgunez beteriko trazatu desegokia du. Horrek asko mugatzen du trenek har dezaketen abiadura.

Azpiegitura berriak aukera emango du etorkizunean Loiuko aireportuarekin lotu ahal izateko, hamar minutu baino gutxiagotan, Zazpi Kaleetako geltokitik. Bertan Bilboko trenbide metropolitarreko 1., 2. eta 3. lineak hartu ahal izango dira. Hori dela eta, askoz errazagoa izango da Txorierriko eskualdera joatea eta inguru hori trenbidez egituratzea.

Loiuko aireportuarekin egongo den loturaren hurrengo faseak trenbidea Sondikako udalerriraino bikoiztea (1,9 km.) eta Ola auzoan geltoki berria eraikitzea aurreikusten du. Trena Loiuko aireportura eramateko beharrezkoa den azken fasea, 2.800 metro luze den Sondika-aireportua izenekoa izango litzateke. Fase biak azterlan informatiboan ari dira.

 

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

hasiera

Amorebieta-Bermeo Adarra

 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bitartez, 26 milioi euro  (26.093.040 euro) inbertituko ditu Urdaibaiko trenbide linearen (Zornotza/Amorebieta-Bermeo) zaharberritze lanetan.

Sarea hobetzeko inbertsio horien barruan 12 trenbide pasagune kenduko dira, hiru geltoki berriztatuko dira eta trenen zirkulazioaren maiztasuna hobetzeko aukera emango duen tren saihesbidea eraikiko da.

Trenbideak Mundakan

Bermeoko geltokia berriztatzea: Jarduketa honek 9,6 milioi eurko inbertsioa eskatuko du. Lan horri esker, pertsona guztiek instalazioak erabili ahal izango dituztela bermatuko da, eta merkantziak garraiatzen dituzten trenen sarbidea erraztuko da Bermeoko portura. Proiektuan sartzen da, baita ere, zentral azpi-elektriko berri bat eraikitzea, karga daramaten trenen maiztasuna eta trakzio elektrikoa hobetu ahal izateko. 

hasiera

 

Muxikako saihesbide berria: Muxikako saihesbidearen eraikuntzak tren unitateen zirkulazioan maiztasun handiagoa eskaintzeko eta Bermeoko portura doazen merkantzien trenak gurutzatzeko aukera emango du. Jarduketa horri esker sei trenbide pasagune kendu ahal izango dira, horietako bi oinezkoentzako pasaguneak (geltokian bertan) eta beste lau autoentzako pasaguneak (Zubieta, Muxika, Galtzarape eta Minelarra). Inbertsioa 8,9 milioi eurokoa izango da. 

 

Trena Zornotza/Amorebieta-Bermeo adarrean

Trenbidea eta plataforma berriztatzea Zugaztieta-Muxika zatian: Lan horretara 3,9 milioi euroko inbertsioa bideratuko da. Ekimen horren barruan, egungo trenbidearen ordez hormigoizko trabesak eta UIC-54 erraila jartzea sartzen da, horrela trenek adar horretan dituzten prestazioak hobetu ahal izateko. Horrez gain, trenbidearen plataforma ere hobetu egingo da eta drainatze sistema berrikusiko da.

hasiera

Busturia-Itsasbegiko geltokia: Berriztatu egingo da, 80 metrotik gorako luzera izango dute nasak eraikiz. Halaber, kendu egingo dira bertan dauden arkitektura-hesiak eta pertsona guztiak bertara heltzea bermatuko da, igogailuen bitartez. Inbertsioa 1.000.000 eurokoa da. Halaber, Zugaztietako geltokia ere berriztatuko da (928.000 euro), nasen luzera eta trenak gurutzatzeko gunea handituz. 

 

Iturrondoko eta Axpe-Busturiako trenbide pasaguneak kentzea: Horien ordez goialdeko igarobide bat eraikiko da. Proiektu horrek 777.200 euroko aurrekontua izango du.

 

Jesusibarriko (Muxika) trenbide pasagunea kentzea: Jarduketa hau egiteko lanek 248.240 euroko aurrekontua dute. Lanen barruan itxi egingo da aipatutako trenbide pasagunea, (Zornotza/Amorebieta-Bermeo trenbide linearen 10/745 K.P.-an dagoena) une honetan Madariagan dagoen goialdeko pasabidea hobetuz. Eusko Jaurlaritzak eta Muxikako Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute (2009an) lanak aurrera eraman ahal izateko.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Informazio Panela

hasiera

 

Durango operazioa

 

Durangoko parte hartze integrala lehen mailako hirigintza lana izango da, eta bere helburua Zornotza/Amorebieta eta Durango artean trenbidea bikoiztea izango da. Hori da EuskoTren XXI Plan Estrategikoko operazio handienetakoa.

Erronka handi horri aurre egin ahal izateko, eta kontuan izanik trenbidea Durangoko hirigunearen erditik igarotzen dela, egungo trazatuaren ia 4 kilometro lur azpian sartuko dira. Ondorioz, trenbidearen trazatuak sortzen duen hirigintzako hesia kenduko da, une honetan tren instalazioek hartzen duten lurra libre geratuko da eta inguruan dauden trenbide pasagune guztiak kendu egingo dira.

Trenbidean burutu beharreko jarduketa hainbat zatitan eta fasetan banatu da, tren zerbitzuan ahalik eta eragin txikiena izateko eta 2004ko abenduan hasi ziren lanak ahalik eta azkarren burutzeko.

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

PROIEKTUAREN ABANTAILAK

 

Trenbidea Durangotik igarotzean lur azpian sartzeko eta bikoizteko proiektua aurrerapen handia izango da hiritar guztientzat, honako arrazoi hauek direla eta:

Gaur egungo trenbidearen trazatuak sortzen duen hiri hesia kendu egingo da:
  • Une honetan dauden trenbide pasaguneak kendu egingo dira (27 proiektu guztian).
  • Gaur egun EuskoTrenen Tailerrek eta Kotxetegiek hartzen dituzten 60.000 m² libre geratuko dira.
Oso hobekuntza garrantzitsua eragingo du tren garraioan:
  • Zerbitzu modernoa eta eraginkorra eskaintzeko aukera emango du.
  • Igarotze maiztasunak hobetu egingo dira, udalerri barruko trafikoan eragin gabe.
  • Geltoki modernoagoak eta funtzionalagoak eraikiko dira.
Mugikortasuna eta Iraunkortasuna:
  • Durangon egongo den trukagune bat eskainiko zaio eskualdeari, tren, atuobus eta taxi geltokiarekin eta bertan automobilak uzteko aparkalekuarekin, eta horrela intermodaltasuna bultzatuko da.
  • Hots kutsadura eta gas isurketa mailak murriztuko dira hiri ingurunean.

hasiera

Azken eguneratzea: 2011/04/07