Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

Trenbide - Gipuzkoa

 

Urdaibaiko Paisaia, trenbidearen trazatuarekin Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumen diren trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, gaur egun dagoen Trenbide Sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura aktibo berrien eraikuntzarekin, trenbide azpiegituren modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionaturik beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutzen ditu.

Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hala eskaturik burutzen dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, ahalmena eta segurtasuna hobetzeko helburuz.

 

ERDIALDEA

Eusko Jaurlaritza hainbat jarduketa ari da burutzen Ermua-Eibar-Elgoibar igarobidean. Jarduketa horien helburu nagusi eta bakarra, udalerri horietakoren batean bizi diren edo lan egiten duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea da.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                          

Nola? Trazatuak bikoiztuz; geltoki berri eta modernoak eraikiz eta linearen zati handia estaliz, espazio zabalak eratuz hiritarrek goza ditzaten.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                     

Zer lortuko dugu? Trenean bidaiatzen duten pertsonen segurtasuna hobetuko dugu, eta baita oinezkoena ere, trazatu berriak eginez eta trenbide pasaguneak kenduz; maiztasunak hobetuko ditugu (15 minutuz behin) eta baita “Ermua-Eibar tranbiaren” bidaia denborak ere; etorkizunean zerbitzu hori Elgoibarreraino luzatzeko aukera eskainiko dugu; joan den mendeko instalazioen ordez, erabat irisgarriak izango diren XXI. mendeko instalazioak egingo ditugu.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                          

 

EuskoTrenen trena, loreen xehetasunarekin

hasiera

 

Ermua

Ermuan egongo den geltokia orain dagoenaren inguruetan eraikiko da, eta horri esker zeharkako lotura ezarri ahal izango da Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoko plazara. Trenbidearen plataformaren azpian egongo den geltokia da, nasa erdian izango du eta erabat irisgarria izango da. Proiektuaren hasierako inbertsioa 25 milioi eurokoa izango da, eta horren barruan 1.200 metroko desbideraketa ere sartzen da. Proiektaturiko saihesbideari esker Oletxeko trenbide pasagunea kendu egingo da.

San Lorentzo-Unibertsitatea

Trenak 2010eko abendutik ari dira trazatu berritik zirkulatzen. 6,7 milioi euro ordainduta burutu diren lanen barruan bikoiztu egin da trenbidea (800 metro), kendu egin da Olarreagako trenbide pasagunea –oinezkoentzako bide berria eraikiz– eta Unibertsitateko geltokiko Bilboko noranzkoko nasa trazatu berrira egokitu da.

Epe laburrean, zati berria martxan jartzeak hobekuntzak ekarriko ditu Ermua-Eibar igarobidearen tren zerbitzuaren puntualtasunean; epe ertainean, eta ETS inguru horretan burutzen ari den gainerako jarduketak amaitu ondoren, egunez merkantziak garraiatzeko aukera eskainiko du.

Ardanza

2011ko otsailaren 26an inauguratutako Ardantzako geltoki berriak 6.6  milioi euroko inbertsioa suposatu du. Ataria kalearen mailan egongo da, eta nasara joateko eskailera eta igogailu bat egingo dira.     

Horrez gain, 180 metroko luzera izango duen bikoizketa egingo da, Eibarko Udaletxearen parean dagoen tunelaren irteeratik Ego-Gain kaleak San Andreseko pasealekuarekin bat egiten duen punturaino. Proiektuaren barruan geltokia estaltzea eta aisiarako gune gisa egokitzea ere aurreikusten da.

 

hasiera

 

Eibar

Obretan dagoen jarduketa horren bitartez Eibarko geltokiaren hiri integrazioa hobetuko da.

3,1 milioi euroko aurrekontua duten zaharberritze lanak, eraikin enblematikoaren kanpoko egitura errespetatuz burutuko dira. Sarbideak aldatu egingo dira, ezarritako irisgarritasun arauetara egokitu ahal izateko. Une honetan bertan dagoen trenbide pasagunea kentzearen ondorioak konpontzeko, eraikiko den gainaldeko igarobide baten bitartez lotutako bi igogailu ezarriko dira (bat nasa bakoitzean). Proiektuak, trenbideak bereizten dituen Eibarko bi aldeen arteko pertsonen igarotzea erraztuko duen kanpoaldeko pasabideari eutsiko dio.

Txarakuako trenbide pasagunea

Trenbide pasagune hori kentzeko lanek hiru fase izango dituzte: trazatu berriko bide berria eraikitzea ibilgailuentzat; azpialdeko igarobidea egitea; eta 200 metro luze izango den trenbide bikoizketa txikia eraikitzea. Asko hobetuko da trenen eta oinezkoen segurtasuna, eta baita auzoen arteko irisgarritasuna ere. Lanak 3,1 milioi euroko aurrekontua du.

Txarakua-Azitain

Txarakua-Azitain zatian 775 metro trenbide bikoiztea, Azitainen geltoki berria eraikitzea eta bi trenbide pasagune kentzea barne hartzen dituen jarduketa honi esker, maiztasunak hobetu ahal izango dira Ermua-Eibar-Elgoibar igarobidean eta, horrez gain, 150.000 bidaiari gehiago jaso ahal izango dira urtean. Proiektuaren aurrekontua 3,5 milioi eurokoa da.

Azitaingo geltoki berriak erdian izango du nasa. Egungo geralekutik 230 metro ingurura egongo da, Donostiako noranzkoan. Sarbideek eskailerak eta igogailua izango dituzte, pertsona guztien irisgarritasuna bermatu ahal izateko.

Gaur egun bertan dagoen nasara eta trenbideen ezkerraldean dauden bi etxebizitza blokeetara joateko erabiltzen diren trenbide pasaguneen ordez, eskailerak eta arrapalak izango dituen eta proiektaturiko trenbideak gainetik gurutzatuko dituen hormigoizko pasabidea instalatuko da.

Elgoibar

Une honetan, Karakateko gurutzaketaren lanak ari dira burutzen. Lan horien barruan, trenak gurutzatzea eta batak bestea aurreratzea posible egingo duen trenbide bikoitzeko zati bat eraikiko da, eta horri esker, maiztasunak hobeak izango dira.                                                                                                                                                                                                                                                                      
 
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren eta Elgoibarko Udalaren arteko hitzarmenari esker, trenbidearen trazatua Elgoibarren hobeto integratzea lortzeko azterlana ari da burutzen, hesi efektua murrizteko eta geltokirako irisgarritasuna hobetzeko. Proiektuaren barruan kontuan izan behar da trenbidearen egitura geltokiaren inguruan integratu behar dela, eta baita inguru horrek izango duen hiri berrantolaketa berrian ere.

Beste alde batetik, une honetan aztertzen ari den Altzolako saihesbidearen burutzapenari esker, ibilbidea 500 metro laburragoa izango da, unitateak gurutzatu ahal izango dira, hiru trenbide pasagune kenduko dira eta, horrez gain, geltokia goitik behera berriztatuko da. Toletxegaineko geralekua ere erabat berriztatzea aurreikusten da. Jarduketa horiek guztiak burutu ahal izateko, 42,3 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da.

                                                       

 

Trenbidea nekazaritza inguruan

hasiera

ZUMAIA - DONOSTIA

 

Oikiako merkantzien bazterbidea

Jarduketa hau, obretan dagoena, honako alderdi hauek landu nahi ditu:

  • Bazterbidea egitea Oikiako geralekua egon zen tokian, Bilbo-Donostia linearen 80+585 K.P.-an (Zumaia eta Zarautz artean).
  • Jarduketaren zatian (521 metro) trenbide bikoitza egitea, zatia bikoizteko planen barruan.

Trenbide bikoizketa egiten denean gaur egun bertan dagoen baina erabiltzen ez den geralekua kendu egingo da.

Arroako geltoki-bazterbidea

Ekimen honetan, gaur egun Arroako geltokian dagoen 250 metroko gurutzaketa gunea 450 metrotara hedatu nahi du, merkantzietarako trenentzat bazterbidea izateko. Halaber, trenbide pasagunea kendu ahal izango da, nasa aldez aldatuko baita. Geltokia iristerraza izango da, arrapalei esker. Proiektua, Eraikuntza Proiektua Idazteko fasean dago.Urolako adarraren berreskuratzea

Urolako adarraren berreskuratzea

Euskal Trenbide Sarea, Urolako Trenbidea Azpeitia eta Zumaia artean bidaiarien trafikorako berriro irekitzeko Bideragarritasun eta Alternatiba Azterlanaren idazketa ari da burutzen. Ekimen horrek 120.000 euroko aurrekontua du, eta burutzapenerako epea 6 hilabetekoa da.

Zumarraga-Azpeitia eta Zumaia lotzen zituen trenbidea 1986an itxi zen. Une honetan, Azpeitiko geltokiaren egoitza izan ziren instalazioetan Trenaren Euskal Museoa dago. Aldian behin, museoak bidaia turistikoak antolatzen ditu lurrun trenez, Azpeitia eta Lasao artean (4 km.). Linearen gainerakoa ez da erabiltzen.

Duela denbora gutxi, Urolako trenbidea merkantzien trafikorako berriro irekitzeko Informazio Azterlana burutu da. Azterlanean planteatzen ari den linearen birgaitzeak, interesgarria izan daitekeen merkantzien trafikoaren existentziari erantzuten dio. Une honetan ematen den merkantzia garraio garrantzitsuena, Pasaiako portuaren eta Azpeitian dagoen Uzin lantegiaren artekoa da. Horrez gain, Uzin enpresak Danonako industrigunean (Azpeitia) irekiko duen altzairutegiak, trafiko berrien parte handia eskuratzeko itxaropenak irekitzen ditu. Linea hori berriro irekitzeko aukera, Bilbo-Donostia linearekin bat egingo duen Zumaia eta altzairutegia dagoen Azpeitia artean planteatzen da. Ibilbidearen barruan Zestoa ere sartuko da.

Gaur egun, merkantzia trafiko hori GI-631 errepidetik eskaintzen da, eta errepide horrek ibilgailu astunen trafiko handia jasaten du. Errepide horren trazatua berriztatu egin zen 90eko hamarkadan, baina oraindik ere nahiko konplikatua da, kurba asko eta nahiko aldapa gogorrak baititu. Ondorioz, azken helburua, une honetan errepide horretatik burutzen diren merkantzien zati handia trenbidez garraiatzea izango da, egoera orokor askoz ere iraunkorragoa lortu ahal izateko.

 

 

hasiera

Aia- Orioko saihesbidea

 

2010eko urriaren 18an inauguratu zen Aia-Orioko trenbide saihesbidea 1.500 metro da luze. Nasa erdian duen geltoki altxatura kalearen kotatik sar daiteke, eta nasara joateko eskailera eta igogailua erabili daitezke. Saihesbidea martxan jartzean, behin betiko kendu ahal izan da Bilbo-Donostia trenbideak (90,130 K.P.) eta GI-3710 errepideak (Orio eta Aia artekoa, Ardatzatik) bat egiten zuten tokian zegoen trenbide pasagunea.

 

 

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

Aginagako saihesbidea

 

1.670 metroko ibilbidea eta, eta horietatik 1.240 tunel barruan doaz. Trazatu berriaren bitartez, une honetan bertan dagoen mendia inguratzea saihestu nahi da, bidaiarako behar diren denborak nabarmen murriztuz eta bidaiarientzako erosotasun eta segurtasun baldintzak eskainiz, azpiegituran sortutako eraginak eta mantentze lanak ahalik eta gehien murriztuz.

Etorkizunerako trenbidea bikoiztea aurreikusten bada ere, proiektu honetan bikoizketa hori tunel barruan baino ez da proiektatu. Trazatuaren gainerakoa metro bateko zabalerako trenbide bakarrerako diseinatu da, diseinu  hori etorkizunean egin daitekeen bikoizketarekin bateragarri bada ere.

hasiera

Azken eguneratzea: 2011/04/07