Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Zerbitzu Zuzendaritza

 

Titularra: Ignacio Zalbidea Alvarez
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019750 Ext. 19750
Faxa945019769


Egitekoak

  • Garraio eta Herri Lan sailburuari laguntza tekniko-juridiko eta administratiboa ematea .
  • Kontratazioen alorrean, kontratazio-organoa izatea, dekretu honetan eta araubide juridikoan oro har ezarritako gaitasun eta mugak dituela. 'Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA' sozietate publikoari dagokionez, erreklamazioak ebaztea, kalte-ordainak zehaztea eta abenduaren 30eko 48/1998 Legearen 51. artikuluan eta harekin bat datozen gainerakoetan ezarritako beste neurriak erabakitzea. Ur, energia, garraio eta telekomunikazioen arloetan kontratuak egiteko prozedurak ezartzen ditu lege horrek, 93/38/CEE eta 92/13/CEE Zuzentarauak ordenamendu juridiko espainiarrera egokitzeko lege horren ezarpen-eremuan sartu beharreko kontratazioei dagokienez.
  • Saileko organoak haien artean koordinatzea, haiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko gainontzeko organoekin koordinatzea, bai eta, hala badagokio, beste administrazio edo erakunde batzuekin ere.
  • Saileko organoak Europako Erkidegoko instituzioekin koordinatzea eta haien arteko gaien eta harremanen izapidetzea bideratzea, Lehendakaritzaren barruan horretarako eskumena duen organoaren bitartez.
  • Jaurlaritzaren Kontseiluaren edo haren ordezko organoen iritzipean jarri behar diren gaiak eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko egintza eta xedapenak bidaltzeko izapideak egitea.
  • Zerbitzu Zuzendaritzaren eginkizunekin zerikusia duten gaiez arduratzen diren organoetan parte hartzea, eta, bereziki, Zuzendaritza Kontseiluan.
  • Sailaren ardurapeko gaietan kontratazio-espedienteak koordinatu eta izapidetzea.
  • Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatua) 10.1 artikuluan pertsonalaren alorrean Sail bakoitzari ematen dizkion eskumenak betetzea, bai eta erabili beharreko gainontzeko legerian emandakoak ere.
  • Zerbitzu nagusiak eta Sailaren erregistro orokorra antolatu eta administratzea, eta lan sistema eta metodoak koordinatzea, horrek ezertan galarazi gabe organo eskudunei dagozkien eskurantzak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluak Sail bakoitzari ematen dizkion egitekoak burutzea.
  • Indarrean dagoen legediaren arabera antolaketa eta informatikaren arloetan Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.
  • Sailak sortarazitako arauak koordinatu, egin eta kontrolatzea, eta lege aholkularitza gainontzeko Zuzendaritzekiko elkarlanean, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenak.
  • Sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, beste organo batzuen lana ez bada behintzat.
  • Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko eskumena duen organoak proposatzen dituen ekimen eta artezbideak Sailean garatu eta burutzeko behar den euskarria bermatzea.
  • Sailaren arloak programatu, koordinatu eta, hala badagokio, azterlan eta txosten ekonomikoak koordinatu eta izapidetzea.
  • Halakorik izanez gero, beste sail edo administrazio batzuek Sailaren jardute-arloan eragin ekonomikoa duten planak gertatzeko burutzen dituzten prozesuetan parte hartzea Sailaren ordezkari gisa.
  • Gainontzeko organoekiko elkarlanean, ekonomiaren aldetik Sailaren lan joera nagusien plan eta programak egitea, aurrekontuaren aurreproiektua egiterakoan zein artezpideri jarraitu behar zaion zehaztu eta erabaki ahal izateko.
  • Sailaren beste zuzendaritzekin batera aurrekontuen aurreproiektua burutzea eta haren jarraipena eta kontrola egitea.
  • Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako egitekoak.