Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza

 

Titularra: Miren Mirari Arruabarrena Elizalde
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019724 Ext. 19724
Faxa945019786


Egitekoak

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko garraio-azpiegituren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak egitea .
  • Azpiegituretan eta haiek mantentzean egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea .
  • Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko lurraldearen arloko planak egitea, eta Garraio Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea Garraioaren Plan Zuzentzailea eta Lurraldearen Arloko Plana egiteko.
  • Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena.
  • Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako proiektuak egin eta onartzeko ekimena.
  • Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.
  • Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aginpidekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak egitea.
  • Lurreko eta aireko azpiegituretako jarduketak burutzeko behar diren ondasun eta eskubideen jabetza kentzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumenak.
  • Autonomia Erkidegoaren trenbideen jabari publikoko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko ondareari dagokionez, kasuan kasuko organoek dauzkaten ahalmenak.
  • Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.
  • EAEko Errepideen Plan Orokorraren Sareko errepideen mailaketa eta izenen gaineko proposamenak egitea eta euskal administrazioen titularitateko bide-sareko gainontzeko errepideen koordinazioa bultzatzea, kasuan kasuko administrazioekiko elkarlanean.
  • EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta lurreko eta aireko garraioaren gaineko azpiegituren arloko planen Aurrerapena eta Proiektua egitea.
  • EAEko Errepideen Plan Orokorra eta arloko planak berraztertzeko behar diren jarduketak egin eta plan horien ohizko zein aparteko aldaketak prestatu eta proposatzea.
  • Lurralde Historikoetako foru organoek bideen plangintza eta koordinazioaren gainean egiten dituzten proposamenei buruzko txostenak egitea, EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean aurreikusi bezalaxe (azaroaren 8ko 2/1991 Legeak aldatu zuen aurrekoa).
  • EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko arloko planak gainbegiratzea, programa eta arau teknikoei dagokienez egoki burutzen ari den zaintzea eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea.
  • EAEko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari eta, hala badagokio, Azpiegituren Arloko Planen batzordeei laguntza tekniko eta administratiboa ematea.
  • EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren arloko planak lurralde eta hirigintza planeamenduarekin eta ukitzen dituen gainontzeko plangintza sektorialekin uztartzea, horrek ezertan galarazi gabe gainontzeko sailen ahalmenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide, trenbide eta aireportuei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.
  • Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.
  • Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.
  • Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.
  • Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman, txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.
  • Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.