Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Garraio Zuzendaritza

 

Titularra: Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019714 Ext. 19714
Faxa945019786


Egitekoak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioaren Plan Zuzentzailea egitea, garraio arloan jarduera instituzional pribatu eta publikoentzako orientazio-tresna izatez gain, garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna ere izan dadin .
  • Merkantzien eta bidaiarien garraioen plangintza eta antolamendua, bai eta garraioen inguruko jarduera lagungarri eta osagarriena ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko garraioaren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak eta haien goi mailako ikuskaritza burutzea.
  • Garraioa modernizatzeko planak egitea.
  • Garraio zerbitzuetarako emakida eta baimenen gainean Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako politika logistikoak garatzea, eta, bereziki, Atlantiar Arkuaren Mugaz gaindiko Plataforma Logistikoa bultzatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako zentroak eta oinarrizko eremuak planifikatzea, eta hala badagokio, Lurraldearen Arloko Plana idaztea.
  • Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak ere.
  • Garraio batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak.
  • Aireko garraioaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenak.
  • Zuzendaritzaren jarduketa eremuari dagozkion diru-laguntzak nola bideratu proposatzea.
  • Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.
  • Sailburuordeari laguntzea hark agindutako gai eta jarduera guztietan, eta bereziki Zuzendaritza Kontseiluaren aurrean.
  • Sailaren ordezkari izatea autonomia erkidegoko eta autonomia erkidegoz gaindiko aholku mahaietan eta organoetan.
  • Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman. txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.
  • Trenbideen zaintzari buruzko arauak ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.