Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko jarduera meteorologikoak zuzentzea, garatzea eta koordinatzea .
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko zerbitzu-meteorologikoak planifikatzea, jarraipena egitea eta berrikustea.
Meteorologiako azpiegituren lurraldearen arloko plana egitea.
Azterlanak eta ikerketak egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren premia meteorologikoen barruan.
Zerbitzu publikoentzat (babes zibila, bide segurtasuna eta abar) eta klimatologiak eta meteorologiak eragin handia duten sektore eta jarduera ekonomikoentzat (nekazaritza, arrantza eta abar) komenigarriak diren informazio meteorologiko eta klimatologikoari buruzko produktuak eta politikak garatzea.
Informazio meteorologiko eta klimatologiko erabilgarria lantzea eta erabiltzaile publiko zien pribatuei ematea eta jaien artean zabaltzea, beti ere indarrean dagoen legediaren arabera eta xede horretarako ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta.
Zuzendaritzaren jardute-arloko obra eta instalazioetan egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.
Meteorologiaren administrazio publikoa antolatzeko proposatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologia eta klimatologia arloa arautzeko xedapenen aurreproiektuak taxutzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko azpiegitura meteorologikoko obrak egiteko proiektuak onartu eta burutzea, haiek zaindu eta ustiatzea, eta obra eta instalazio meteorologikoekin zerikusia duten teknologiak aztertu, ikertu eta egunean jartzea.
Eguraldiaren zaintza integratu eta etengabea.
Sare hidrometeorologikoa eta sarearen informazioaren kalitatea planifikatzea, zaintzea eta mantentze-lanak egitea.
Eguraldiaren eta gerta daitezkeen fenomeno natural klimatikoen iragarpena egin eta aztertzea.
Eguraldiaren gaineko informazio ofiziala landu eta kudeatzea.
Meteorologia arloko ikerkuntza, prestakuntza eta egiaztapen teknikoa sustatzea.
Zuzendaritzari agindutako jarduketak burutzeko behar diren desjabetzeak egiteko ahalmena, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumenak.
Zuzendaritzari dagozkion gaiak direla eta, beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea, horrela, legeria betetzeko.
Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.
Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.