Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

Portu eta Itsas Gaiei Buruzko Araudia

 

1.- PORTUEN ARLOKO ARAUDI OROKORRA

1.1.- Estatuko araudia

1.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia

2.- PORTU ETA AIREPORTUEN ZUZENDARITZAK IZAPIDETZEN DITUEN ZENBAIT ESPEDIENTERI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

2.1.- Portuen plangintza, obra eta proiektuen arloko araudia

2.1.1.- Estatuko araudia

2.1.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia

2.2.- Jabari publikoko eremua erabiltzearen inguruko araudia (baimenak eta emakidak)

2.3.- Ondare erantzukizunaren arko araudia

2.3.1.- Estatuko araudia

2.3.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia

1.- PORTUEN ARLOKO ARAUDI OROKORRA.

Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.32. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak portuen gaineko eskumen esklusiboa du, interes orokorrekotzat sailkatuta ez dauden portuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren barruan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Aireportuetako Zuzendaritzari dagokio eskumen hori baliatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.i artikuluak ezarritakoaren arabera.

Autonomia Estatutuak emandako eskumen esklusibo hori gauzatzearren, maiatzaren 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak zituen portuen arloko hainbat ondasun eta zerbitzu Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi ziren (183/1982 Dekretua, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren urriaren 4koa, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Portuen alorretako aginteak eskuratzeaz 1982ko apirilaren 6an hartutako erabakia argitaratzea ontzat ematen duena; EHAA, 137, 1982ko urriaren 23koa).

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak interes orokorrekoak ez diren portuen gainean legeak egiteko eta horiek betearazteko ahalmena izan arren, oraindik Eusko Legebiltzarrak ez du gaia bere osotasunean hartuko duen portuen lege bat idatzi, baina egitasmoetan sartuta dago.

Beraz, gaur arte, besterik ezean estatuko araudia aplikatu da, osagarri gisa, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 21. artikuluak xedatzen baitu eskumen esklusiboko gaietan Euskal Herriak emandako zuzenbidea beste edozeinen aurretik lehentasunez erabili behar dela eta horren ezean besterik ez dela erabiliko, osagarri, Estatuaren zuzenbidea.

1.1.- Estatuko araudia

Honako arau hauek aplikatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan, osagarri gisa:

1.- 27/1992 Legea, azaroaren 24koa, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzkoa (BOE 283, 1992-11-25; hutsen zuzenketa: BOE 298, 1992-12-12).

2.- 62/1997 Legea, abenduaren 26koa, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzekoa (BOE 312, 1997-12-30).

3.- 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostei buruzkoa (BOE 181, 1998-7-29).

4.- 1471/1989 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea garatu eta burutzekoa (BOE 297, 1989-12-12; hutsen zuzenketa: BOE 20, 1990-1-23).

5.- 48/2003 Legea, azaroaren 26koa, interes orokorreko portuen araubide ekonomikoari eta portuetan zerbitzuak emateari buruzkoa (BOE 284, 2003-11-27).

6.- Abuztuaren 5eko 33/2010 Legea, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak Emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzekoa.

1.2.- Erkidegoko araudia

Arlo honetan aplikatu beharreko araudia honako arau hauek osatzen dute:

1.- 236/1986 Dekretua, urriaren 21ekoa, portuko lanei buruzko araudia onartzen duena (EHAA 225, 1986-11-17).

2.- 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen textu bategina onartzeko dena (EHAA 248, 2007-12-27); X. Tituluaren I. kapituluan Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasak jasotzen dira, 192tik 197ra bitarteko artikuluetan.

3.-Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 29ko 248/1998 Dekretua, (EHAA, 207 zk., 1998-10-30), eta Dekretu hori aldatzeko abenduaren 1eko 612/2009 Dekretua, (EHAA, 237, 2009-12-10), II. kapituluan, 19. artikulutik 29ra bitartekoetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasak finkatzen baititu.

4.- 2004ko apirilaren 20ko Agindua, Garraio eta Herri lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duena (EHAA 100, 2004-5-28).

5.- 2006ko irailaren 6ko Agindua, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu aldeetan ibilgailuak aparkatzeko portu-zerbitzua arautzeko dena (EHAA 215, 2006-11-10).

2.- PORTU ETA AIREPORTUEN ZUZENDARITZAK IZAPIDETZEN DITUEN ZENBAIT ESPEDIENTERI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

2.1.- Portuen plangintza, obra eta proiektuen arloko araudia:

2.1.1.- Estatuko araudia

Aurreko atalean aipatutako araudiaz aparte:

1.- Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, Plan eta programa jakin batzuek ingurumenari eragindako ondorioen ebaluazioari buruzkoa (BOE, 102, 2006-04-29).

2.1.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia:

1.- 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa (EHAA 131, 1990-7-3).

2.- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa (EHAA 138, 2006-7-20).

3.- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko lege orokorra (EHAA 59, 1998-3-27).

4.- 183/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena (EHAA 172, 2003-9-4).

2.2.- Jabari publikoko eremua erabiltzearen inguruko araudia (baimenak eta emakidak):

1.- Lehenengo atalean adierazitako estatuko eta erkidegoko araudia.

2.- 2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena (EHAA 15, 2008-01-22).

2.3.- Ondare erantzukizunaren arloko araudia:

2.3.1.- Estatuko araudia:

1.- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (EBO 285, 1992ko azaroaren 27koa; hutsen zuzenketa: EBO 311, 1992ko abenduaren 28koa; aldaketa, EBO 23, 1993ko urtarrilaren 27koa).

2.- 429/1993 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, herri-administrazioen ondare erantzukizunaren arloko prozeduren Erregelamendua onartzen duena (EBO 106, 1993ko maiatzaren 4koa; hutsen zuzenketa, EBO 136, 1993ko ekainaren 8koa).

2.3.2.- Autonomia Erkidegoko araudia:

1.- 9/2004 Legea, azaroaren 24koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzkoa, 3.1.k artikulua eta xedapen gehigarrietan lehenengoa (EHAA 238, 2004ko abenduaren 15a).

2.- Irailaren 12ko 167/2006 Dekretua, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena (EHAA 181, 2006-9-21).

 

Azken eguneratzea: 2011/02/15