Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Portu eta itsas gaiei buruzko araudia


1.- Portuen arloko araudi orokorra

1.1.- Estatuko araudia
1.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia

2.- Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak izapidetzen dituen zenbait espedienteei aplikatu beharreko araudia
2.1.- Portuen plangintza, obra eta proiektuen arloko araudia
2.2.- Jabari publikoko eremua erabiltzearen inguruko araudia (baimenak eta emakidak)
2.3.- Ondare erantzukizunaren arko araudia

2.3.1.- Estatuko araudia
2.3.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia

 

1.- PORTUEN ARLOKO ARAUDI OROKORRA.

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio interes orokorrekoak ez diren portuen gaineko eskumen osoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren barruan Garraio eta Herri Lan Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio eskumen hori baliatzea (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.e artikulua).

Autonomia Estatutuak emandako eskumen esklusibo hori gauzatzearren, maiatzaren 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak zituen portuen arloko hainbat ondasun eta zerbitzu Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi ziren (183/1982 Dekretua, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren urriaren 4koa, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Portuen alorretako aginteak eskuratzeaz 1982ko apirilaren 6an hartutako erabakia argitaratzea ontzat ematen duena; EHAA, 137, 1982ko urriaren 23koa).

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak interes orokorrekoak ez diren portuen gainean legeak egiteko eta horiek betearazteko ahalmena izan arren, oraindik Eusko Legebiltzarrak ez du gaia bere osotasunean hartuko duen portuen lege bat idatzi, baina egitasmoetan sartuta dago.

Beraz, gaur arte, besterik ezean estatuko araudia aplikatu da, osagarri gisa, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 21. artikuluak xedatzen baitu eskumen esklusiboko gaietan Euskal Herriak emandako zuzenbidea beste edozeinen aurretik lehentasunez erabili behar dela eta horren ezean besterik ez dela erabiliko, osagarri, Estatuaren zuzenbidea.

1.1.- Estatuko araudia

Honako arau hauek aplikatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan, osagarri gisa:

1.- 27/1992 Legea, azaroaren 24koa, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzkoa (BOE 283, 1992-11-25; hutsen zuzenketa: BOE 298, 1992-12-12).

2.- 62/1997 Legea, abenduaren 26koa, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzekoa (BOE 312, 1997-12-30).

3.- 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostei buruzkoa (BOE 181, 1998-7-29).

4.- 1471/1989 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea garatu eta burutzekoa (BOE 297, 1989-12-12; hutsen zuzenketa: BOE 20, 1990-1-23).

5.-  48/2003 Legea, azaroaren 26koa, interes orokorreko portuen araubide ekonomikoari eta portuetan zerbitzuak emateari buruzkoa (BOE 284, 2003-11-27).

1.2.- Erkidegoko araudia

Arlo honetan aplikatu beharreko araudia honako arau hauek osatzen dute:

1.- 236/1986 Dekretua, urriaren 21ekoa, portuko lanei buruzko araudia onartzen duena (EHAA 225, 1986-11-17).

2.- 13/1998 Legea, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzkoa (EHAA 135, 1998-7-20); X. kapituluak Garraio eta Herri Lan Sailaren tasak jasotzen ditu, 167tik 172ra bitarteko artikuluetan. Lege hori irailaren 29ko 3/2006 Legearen bidez aldatu zen (EHAA 201, 2006-10-20).

3.- 2004ko apirilaren 20ko Agindua, Garraio eta Herri lan sailburuarena,  Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duena (EHAA 100, 2004-5-28).

4.- 2006ko irailaren 6ko Agindua, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu aldeetan ibilgailuak aparkatzeko portu-zerbitzua arautzeko dena (EHAA 215, 2006-11-10).

2.- PORTU ETA ITSAS GAIETAKO ZUZENDARITZAK IZAPIDETZEN DITUEN ZENBAIT ESPEDIENTEEI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

2.1.- Portuen plangintza, obra eta proiektuen arloko araudia:

Aurreko atalean aipatutako estatuko araudia eta erkidegoko arau hauek:

1.- 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa (EHAA 131, 1990-7-3).

2.- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa (EHAA 138, 2006-7-20).

3.- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko lege orokorra (EHAA 59, 1998-3-27).

4.- 183/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena (EHAA 172, 2003-9-4).

2.2.- Jabari publikoko eremua erabiltzearen inguruko araudia (baimenak eta emakidak):

1.- Lehenengo atalean adierazitako estatuko eta erkidegoko araudia.

2.- 5/2006 Legea, azaroaren 17koa, Euskadiko Ondareari buruzkoa (EHAA 234, 2006-12-11).

2.3.- Ondare erantzukizunaren arloko araudia:

2.3.1.- Estatuko araudia:

1.- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (EBO 285, 1992ko azaroaren 27koa; hutsen zuzenketa: EBO 311, 1992ko abenduaren 28koa; aldaketa, EBO 23, 1993ko urtarrilaren 27koa).

2.- 429/1993 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, herri-administrazioen ondare erantzukizunaren arloko prozeduren Erregelamendua onartzen duena (EBO 106, 1993ko maiatzaren 4koa; hutsen zuzenketa, EBO 136, 1993ko ekainaren 8koa).

2.3.2.- Autonomia Erkidegoko araudia:

1.- 9/2004 Legea, azaroaren 24koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzkoa, 3.1.k artikulua eta xedapen gehigarrietan lehenengoa (EHAA 238, 2004ko abenduaren 15a).

2.- Irailaren 12ko 167/2006 Dekretua, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena (EHAA 181, 2006-9-21).

 

Azken eguneratzea: 2007/03/08