Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2007/09/13
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua Flandeseko ministro-lehendakariarekin bildu da
Euskadi eta Flandesen arteko lankidetza sendotu egin da

Bilbo eta Zeebrugge arteko itsas autobidea laster irekiko dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburu Nuria López de Gereñu Flandeseko Gobernuko ministro lehendakari Kris Peetersekin bildu zen irailaren 12an.

Kris Peeters -Ministro-Presidente del Gobierno Flamenco- y Nuria López de Guereñu -Consejera de Transportes y Obras Públicas del Gobierno Vasco-.Euskal sailburuari Europako Gaietarako zuzendariak eta Euskadiren Bruselako ordezkariak lagundu zioten eta Flandes eta Euskadiren arteko lankidetzaren hainbat alor aztertu zituzten ministro lehendakari Peetersekin garraioaz gain; esaterako, eskualdeak Europan duten parte hartzea.

Hain zuzen ere, Nuria López de Guereñu sailburuak, Bilbo eta Zeebrugge arteko itsas autobidea 2007ko irailaren 26an irekiko dela kontuan hartzeaz gain, aipatu zuen euskal eta flandestar gobernuen arteko lankidetzaren alorretako bat izango dela eskualdeek Europako erabaki erakundeetan duten parte hartzea areagotzea eta “baterako aldarrikapen bat” egiteko aukera aztertzea.

Flandestar ministro-lehendakariarekin izandako bilera dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak esan zuen dauden eskumen-ereduei buruzko informazioa trukatzeko aukera izan zutela eta bat zetozela kudeaketari subsidiariotasun printzipioa ezartzea garrantzitsua dela, herritarrengandik hurbil egoteak aukera ematen dielako zerbitzu hobeak eskaini eta politika publiko ezberdinak hobeto kudeatzeko.

Nuria López de Gereñuk, halaber, gogora ekarri zuen ministro lehendakari Peeters jaunarekin izandako bilera duela bi hilabete izandako beste bilera baten jarraipena izan dela eta bilera horretan Flandeseko gobernuko kideekin elkarrizketatu zela Lehendakaria. Eta hortik aurrera ezarri direla hainbat arlotan bilerak, zenbait gaitan bi herriek lankidetzan aritzeko aukera aztertzeko.

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)