Azken eguneratzea: 2012/02/08
Ignacio De la Puerta, Etxebititzako Zuzendariak eta Niko Lertxundi, Getariako alkateak Europako arkitekto gazteei zuzendutako ideia-lehiaketaren proiektu irabazleak aurkeztuko dituzte.
Ideia-lehiaketa da Europan programa, arkitektura arloan Europako ospetsuenetarikoa. Lehiaketa Europako 18 herrialdetan egiten da batera, eta aukera ematen die arkitekto gazteei berroneratze-, hirigintza- eta etxebizitza-planak diseinatzeko duten talentua eta sormena erakusteko.
Hiriak berroneratzeko proiekturik onenak hautatzea da ideia-lehiaketa honen xedea, Europako eskualde, hiri edo herri baten garapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean lagunduko dutenak.
Oraingo deialdi honetan, Espainiako Komiteak, Sustapen Ministerioa buru delarik, sei kokapen aurkeztu ditu lehiaketara. Horietako bi Euskadin daude, Getarian eta Sestaon, hain zuzen: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Visesa eta Orubide sozietateen bitartez, eta Getariako eta Sestaoko Udalekin lankidentzan, bi kokaleku proposatu ditu.
Epaimahaiak saritutako ideia osorik gauzatu daiteke edo zati bat, eta Europanen konpromisoa da talde sarituak proiektuaren gauzatze-prozesuko faseren batean inplikatzea.
Getariaren kasuan, Potzuaga Gaina eremua aztertu behar izan dute. Orubide sozietate publikoak dihardu eragile urbanizatzaile eta bertan etxebizitza eraikitzea espero da.
Kasu honetan, hiri-ingurunea eta medio fisikoa nola lotu aztertu behar izan dute, nola gauzatu hiriaren eta espazio naturalaren arteko trantsizioa. Soluzioa eman beharko litzaioke iparralderantz eraikitako etxebizitza-multzoari, itsaso-haizeek gogor jotzen dutelarik, bista ikusgarriak badituzte ere. Proiektu honetan, babestutako etxebizitzak direlarik, irizpide bioklimatikoak eta aurrekontu-mugak hartu behar dira kontuan. Arkitekturak gai izan beharko du lekuaren berezko ezaugarrien kontraesanei soluzioa emateko.
Deialdia
GAIA: Europan 11 lehiaketaren emaitza aurkezteko prentsaurrekoa
EGUNA: osteguna, otsailak 9
ORDUA: 12.00etan
LEKUA: Getariariako Udaletxea
Parte hartzaileak: