Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/20
ERAIKUNE Euskadiko eraikuntzaren klusterraren eraketa
Eraikune, Euskadiko eraikuntzaren Klusterraren eraketarekin lortu nahi da Euskadin eraikuntza sektorearen lehiakortasuna hobetzea, sektorean parte hartzen duten eragile guztien topagune izango den erakunde bat eratuz, eta hartara, jarduketa-prozedura eta sektore guztia orokorrean eta parte-hartzaile bakoitzaren hobekuntzarako elementu berritzaileak ezartzeko ekimenen garapena erraztu.

Eraikuntzaren klusterra eratzeko prozesuak ateak ireki dizkie eraikuntzaren sektorearen balio-katean esku-hartzen duten guztiei parte har dezaten (diseinuaren arduradunei, materialen fabrikatzaileei, sustatzaileei, eraikitzaileei, enpresa-elkarteei, elkargo profesionalei, teknologia zentroei, enpresa publikoei, unibertsitateei, etab.). 

Urtarrilean hainbat egiteko abiarazi ziren, 2007an eta 2009an “industrializazioaren foroa” izenekoarekin erlazioanaturik egindako zenbait lan oinarri hartuta, maiatz erdialdera eraikuntzaren sektoreko kluster-elkarte bat eratzeko helburua zutenak. 

2010ean zehar egin ditugun saioetan sektoreko 100dik gora enpresa eta erakundek hartu dute parte, eta gainera, beste kluster batzuen laguntasuna ere izan dugu, Gaia, Eiken, Acede, eta abarrena; horiekin hainbat bilera egin izan ditugularik, beren esperientziaren berri izateko.

Klusterraren helburua da Euskadin eraikuntzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzea, eta horretarako, honako hauek izango lirateke funtsezko elementuak: 

MISIOA: parte-hartze eta lankidetzarako espazioak sortaraziko dituen tresna izatea, eraikuntzaren sektoreko eragile guztiek beren lehiakortasuna hobetzeko ekimenak sortu, garatu eta burutu ditzaten. 

IKUSPEGIA: Euskadiko eraikuntzaren sektorearen lehiakortasunerako lankidetza-ekimenak identifikatu, garatu eta martxan jartzeko erreferentzia-gune izatea. 

BALIOAK:

  • Erakunde irekia, eraikuntzaren sektorearen interesa duten enpresa, antolakunde, erakunde publiko eta pribatuek parte har dezaten eta lankide izan daitezen.
  • Kudeaketa eraginkorra eta gardenatasuna jarduketa guztietan.
  • Sormena, sektorearen berrikuntzari balio gisa aplikatuta.
  • Sektorearen garapenarekiko konpromisoa eta lidergoa.
  • Lankidetzaren kultura, sektore arteko sareen sendotzea. 

Ekintza-lerroei dagokienean, hasiera batean honako hauek zehaztu dira: 

  • Enpresa-lankidetza. Enpresen arteko lakindetza laguntzea, eragile guztien parte-hartzea bideratzeko espazioak sortuz, bertatik sektorearen lehiakortasuna hobetzeko estrategiei heldu eta bultzatu ditzaten.
  • Sektorearen behatokia. Abangoardiako ezagutza eskuratzea erraztu (sektorearen lehiakortasuna zaindu).
  • Merkatu berrietarako sarbidea. Estatu barrukoak eta nazioartekoak.
  • Berrikuntza. I+G+b, dauden produktu, prozesu edo sistemak hobetzeko edo berriak sortzeko. 
  • Industrializazioa. Eraikuntza-prozesuen industrializazioa.
  • Ekonomia, gizarte eta ingurumenaren iraunkortasuna. Sektorea ekonomia, gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizunaren esparruan garatzea.