Azken eguneratzea: 2011/01/21
Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa onartzen du
Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuak Euskadiko Etxebizitza Legearen Aurreproiektua aurkeztu du.
Aurkezpena (pps, 1,7Mb)
Lege Proiektua (pdf, 228Kb)
Euskadiko Etxebizitza Legearen asmoa Konstituzioan (47. artikulua) jasotzen den etxebizitza eskubide kontzeptua eta Autonomia Estatutuan (10.31 artikulua) ezarritako eskumena garatzea da. Horrez gain, Euskadin Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ondorioa da. 2010eko ekainean lortu zen eta euskal erakundeetako eta gizarte eta ekonomia arloko 77 eragilek sinatu dute.
Legeak pertsona guztiengan du eragina, etxebizitza bat izan ala ez, jabetzakoa zein alokairuzkoa izan, zein libre edo babestua izan.
Legearen helburu nagusia da herritarrek etxebizitza duin eta egoki bat izateko duten eskubidea gauzatzeko behar diren baldintzak bultzatu eta arauak ezartzea, eta printzipio hori, etxebizitza izateko zailtasun handiak dituzten pertsonek epaitegietan exijitu ahal izango duten benetako eskubide bihurtzea.
Gainera, Babes Publikoko Etxebizitzaren (BPE) araudi juridikoa arautu nahi du, etxebizitzaren laguntzarako dauden prestazio publikoen sistemak birformulatu eta berrantolatu, hiri birgaitzeko eta berrikuntzako esku-hartzeak arautu, horrelako prozesuak burutzeko dauden oztopoak kentzeko, eta “etxebizitzaren funtzio soziala” kontzeptuaren irismena definitu.
Birgaitzea izango da etxebizitzaren euskal politikaren lehentasunetako bat. Horretarako, aurreproiektuak aukera emango du egoera txarrean dauden etxebizitzak birgaitu beharrekotzat jotzeko, eta horrek esan nahi du kasuan kasukoa onura publikokotzat joko dela, hortaz, Administrazioak esku hartzeko aukera izango duela. Gainera, etxebizitzaren funtzio soziala betetzen ez denean ere, Administrazioak esku hartzeko aukera izango du.
Aurreproiektuak baditu hainbat berrikuntza, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:
Legearen aurreproiektuak bestelako neurri batzuk ere jasotzen ditu:
Herritarren partaidetza-prozesua
Gobernuak, proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik, Euskadiko herritarren iritzia ezagutu nahi du proposatutako neurrien gainean eta hitza eman nahi die Gobernuaren proposamenak hobetu eta beste berri batzuk eransteko aukera izan dezaten.
Prozesu honek www.etxebide.info/leyvascavivienda webgunean dagoen on-line parte-hartze plataforma batean izango du oinarri. Jarraian adierazten diren honako elementuak izango ditu:
Bestalde, Irekiaren eta sare sozialetan sortu diren Facebook eta Twiterren bidez parte hartu ahal izango da.