Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

Azken eguneratzea: 2011/11/28

Online izapidetzea, osorik, erraz eta modu eraginkorrean, orain espediente aldaketak egiteko ere bai

Online izapidetzeko prozedurak berritu egin ditu Etxebidek, etxebizitza-eskariarekin lotutako izapideak erraz eta modu eraginkorrean egin ahal izateko. Hemendik aurrera, modu telematikoan egin ahal izango dituzu Etxebideko izapide guztiak, posta elektronikoz emango dizugun sarbiderako pasahitza erabilita.

Etxebizitza eskatzaileen erregistroan alta emateko eskariaren izapidetze osoa bide telematikoz egiteko aukera ematen du Etxebidek 2011ko ekaina geroztik. Hemendik aurrera, espediente horrekin lotutako aldaketak ere egin ahal izango dira ordenagailu bidez, paperak edota fotokopiak postaz igorri gabe.

Zure etxebizitza eskarian aldaketak online izapidetzeko, sarbiderako pasahitza igortzeko eskatzea baino ez daukazu, eta eguneratuta eduki zure espedientean agertzen diren harremanetarako datuak. Datuak eguneratu nahi badituzu (emaiguzu, bide batez, zure mugikorraren zenbakia), sakatu hemen eta identifika zaitez zure espediente zenbakia, jaiotza-data eta NAN zenbakia sartuta.

Posta elektronikoaren helbidea jada jakinarazi badiguzu, eskatu hemen zure sarbiderako pasahitza, espediente zenbakia, jaiotze-data eta NAN zenbakiarekin identifikatu ondoren. Horrez gain, posta elektronikoz jaso nahi baduzu informazioa, jakinarazpenetarako lehentasunezko bide legez posta elektronikoa hautatu behar duzu. Eskaria egin eta gero, posta elektronikoz igorriko dizugu Interneteko helbide bat, 24 orduko balio-epea izango duena eta non ikusi ahal izango duzun zure pasahitza. Hortik aurrera, modu erabat telematikoz egin ahal izango dituzu etxebizitza-eskariko aldaketak. Pasahitza galdu edo ahaztuz gero, berria eskatu ahal izango duzu.